udala

Herritarren partehartzea
Albisteak

 



[2010-02-09] Zailtasun ekonomikoengatik hartu da erabakia

Oiartzungo eta Lezoko udaltzainak gauetako zerbitzua elkarrekin ematen hasi dira


Atzotik, Oiartzungo eta Lezoko udaltzainek elkarrekin ematen dute gauetako zerbitzua. Bi Udalek, joan den asteko udalbatzarretan, gauetako zerbitzua elkarrekin emateko hitzarmena onartu zuten.

Udalen eguneroko funtzionamendurako dauden diru ekarpenetan murrizketa handiak izan dira. Hau, batez ere, krisi ekonomikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga bilketan egin dituen aldateken ondorio da. Egun, Udalen finantziazioa zalantzaz beterik eta kinka larrian dago. Diru sarreretan jaitsiera hau izan denean, gastuetan murrizketak eman beharrean aurkitu gara.

Udalon lehentasuna ematen ditugun laguntzak eta zerbitzuak mantentzea da. Baina gastua jaitsiko badugu, arlo askotan murrizketak egin beharrean aurkitzen gara. Eta ez dirudi hau aldatuko denik epe motzean.

Bai Lezoko zein Oiartzungo Udalak udaltzaingoaren gaueko zerbitzua mantentzeko zailtasunekin aurkitu gara. Gaueko zerbitzua izanik, garestiagoa da eta urteko egun guztietan ematen da. Udalarentzat esfortzu ekonomiko garrantzitsua da.

Bi herrien indarrak batzeko ahalegina

Herritarrak ere egoera ekonomiko zailean aurkitzen diren garai honetan, murrizketak beste Udal zerbitzu batzuetan egin beharrean, udaltzainen egin nahi izan dugu, kalte sozial txikiena eragingo duelakoan. Egia da egoera zaileko unetan delinkuentziak gora egiteko arriskua dagoela, baina uste dugu horri aurre egiteko bidea, polizian gastatzea baino, gizarte zerbitzuetan, ahulenen babesean eta gizarte kohesioa bilatzen duten arloetan egin behar dela.

Murrizketak egitera behartuta gaudenez, eragin txikiena izan dezaten saiatu gara: bi herrien indarrak batzea eta udaltzaingo zerbitzua bateratzea.

Herri bakoitzean murriztutako zerbitzua eman beharrean, biok batera patruila bakarra jarriko dugu gauez, bi herrietarako. Eguneko zerbitzua orain bezala izango da, herri bakoitzean bertako udaltzainekin.

Honela, bi herrietan patruilatze lanak egingo direla ziurtatuko dugu eta gauean egon daitezkeen gertakariei erantzungo zaiela. Gaueko lan nagusia patruilatzea da, gertakari eta telefono deiai dagokienez, lana egunez baino gutxiago izaten baita. Dauden kasuetan, hala ere, patruila hau egingo da kargu.

Hitzarmenean gaueko zerbitzuan bi herrietan aritzeko babesa ematen zaie udaltzainei. Neurri hau ez da batere ohikoa, eta Eusko Jaurlaritzari kontsu egin zaio; oniritzia eta baimena jaso dira.

HItzarmenak urtebeko iraupena du eta zerbitzua emateko berria denez, jarraipenerako neurriak izango dira: hilean behin jarraipen batzordea, sei hilabetera errebisioa...

Udaltzainei erantzukizunez jokatzeko eskaera

Udaltzainekin ez dago adostasunik gai honetan, aurka agertu baitira. Udalaren ardura, eginbeharra eta erantzukizuna da egoera honetan ahalik eta irtenbide egokiena bilatzea. Udalentzako ekonomikoki bideragarria izango dena eta udaltzainen zerbitzuaren kalitatea mantentze aldera egingo duena.

Funtzio publikoan gabiltzanon ardura da herritarren zergetatik ateratako diruaren erabilera egokia egitea. Uste dugu hitzarmen honek hori betetzen duela. Langileekin adostasunik ez egon arren, horregatik egin dugu aurrera.

Udalen egoera ekonomikoak muga argiak ditu une honetan, baina udaltzainek ez due ulertu nahi izan. Ados ez egon arren, erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi diegu. 




[ Orri nagusira ]
 
Eguraldia
Eguraldia 19.5 ºC
max: 27.9 ºC
min: 17.9 ºC
oiartzun
Elkarteen txokoa
turismo bulegoa
Merkataritza gida
Gotti Betti aisialdirako agenda