udala

Herritarren partehartzea
Albisteak

 



[2012-04-27] Aurreko legegintzaldian Foru Aldundiak egindako kudeaketa txarraren ondorio da Udalaren egoera

Udalaren egoera ekonomikoari buruzko herri batzarra, maiatzaren 16an


Udalak herri batzar irekia antolatu du maiatzaren 16rako Udalaren egoera ekonomikoa herritarrei azaltzeko. Udaletxeko areto nagusian izango da herritarren eta udal ordezkarien arteko hitzordua, 19:00etan.

Egoera ekonomikoa gogorra dela ez da gauza berria. Guztiok ari gara pairatzen krisia bere gordintasunean: herritarrak, enpresak eta baita Udalok ere. 2011ko aurreikuspenak ez dira bete, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fondo Foralak hasieran aurreikusitakoa baino diru gutxiago eman die Udalei iazko urtean. Horregatik, aurten dirua itzuli behar dugu Udalok Aldundira.

Horri, krisi ekonomikoagatik ere aurreikusitakoa baino diru-sarrera txikiagoak izan direla gehitu behar zaio. Horiek dira 2011 urtea Oiartzungo Udalak kontuak zenbaki negatibotan bukatu izanaren arrazoiak.

EAJren kudeaketaren eragin negatiboa
Oiartzungo Udalaren kasuan, 707.000 euro itzuli behar ditu Foru Aldundira, 2011 urteari dagokionez. Hau, aurreko legegintzaldian EAJk egin duen kudeaketa txarraren ondorio zuzena da, Udaloi gogor eragin diguna. Izan ere, EAJk zuzendutako Aldundiak gaizki egindako kalkuluengatik, hasieran kopuru bat banatu zuten eta hori murriztu zuten urte bukaeran, itzultzeko eskatuz. Honek, oso ondorio negatiboak izan ditu Udalon egoera ekonomikoan.

Gipuzkoako zenbait Udalek Foru Aldundiari itzuli beharreko diru-kopuruaren ordainketa lau zatitan egiteko eskatu zuten otsailean, itzuli beharko zen kopurua jakin zenean, eta Foru Aldundiak proposamen hau onartu du. Beraz, Oiartzungo Udalok ere horrela itzuliko du berari dagokion kopurua.

Neurriak hartu dira egoera bideratzeko
Oiartzungo Udalak dagoeneko neurriak hartu ditu egoera hau bideratzeko. 2012rako aurrekontuak errebisatu ditu eta moldaketak egin ditu, 2011ko zenbaki negatibo horiek berdintzeko. 1.057.000 euroko murrizketa egin behar izan da udal aurrekontuetan; arlo guztietan izan du eragina. Hala ere, Udalak herritarrengan ahalik eta gutxien eragiteko moduan egin ditu moldaketa guztiak.

Honez gain, 2012 urtean zehar Udalak izango dituen diru-sarreren aurreikuspenak ere hor daude eta Udalak 100.000 euroko kreditua ere eskatu du.

Egin diren moldaketa eta doikuntza guztiekin, 2012 urtea defizitik gabe, eta agian irabaziekin, bukatzeko moduan egongo dela aurreikusten du Udalak. Beraz, nahiz eta egungo egoera ez den nahi bezalakoa, lasaitasun mezua bidali nahi die Udalak oiartzuarrei, herriari eta herritarrei ahalaki eta gutxien eragiteko moduan hartu baitira egoera bideratzeko neurriak.

Hau guztia aurrez aurre kontatzeko eta herritarrek izan ditzaketen galderak eta kezkak erantzuteko aukera izango da maiatzaren 16ko batzarrean.




[ Orri nagusira ]
 
Eguraldia
Eguraldia 11.3 ºC
max: 12.0 ºC
min: 11.3 ºC
oiartzun
Elkarteen txokoa
turismo bulegoa
Gotti Betti aisialdirako agenda