Albisteak
[2012-05-11]
Zubi berria egin arte, autoek ezingo dute pasatu

Zokolo bidea itxita egongo da hilaren 14tik aurrera
Zokoloko bidea autoentzako itxita egongo da astelehenetik (hilak 14) uztailaren 14ra. Olaldeko etxebizitzen lanek eragin dute bide-mozketa. Izan ere, Altzibarko Donepetri kalea Zokolo bidearekin lotzen duen zubia bota eta berria eraiki behar da.
Oinezkoek pasatu ahal izango dute bertatik. Aldaketak eragindako eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu nahi die Udalak inguruko bizilagunei.
























