Albisteak
[2012-05-24]
17:30ean hasiko da saioa
Kale ekintza, Euskal Herria plazan larunbatean
Herriko eragileek ekitaldiak antolatzen dituztenean, ohikoa da kale ekintzak ere eurekin bat egitea haurrei aisialdi eskaintza egiteko orduan.
Larunbat honetan (hilak 26), Intxixu AEK euskaltegiak Sagardo Eguna antolatu du Doneztebe plazan eta kale ekintzak Euskal Herria plazan puzgarriak, tailerrak eta txokolatada eskainiko ditu haurrentzat, 17:30etik aurrera eta jaiaren osagarri.
























