
Ongi etorri Oiartzungo Udalaren web orrialdera!
Herritarron arteko harremana eta komunikazio zuzena erraztea, udal gobernua osatzen dugun oiartzuarron xedeetako bat da, garrantzitsuena segur aski. Norabide horretan pausoak ematen segitu asmoz, Oiartzungo Udalaren web orrialdea berritu dugu, eta tresna berri honekin orain arteko bideei beste bat gehitu diegu.
Herritarron parte hartzerako atal bereziarekin batera, web gune berri honetan herriko elkarte guztiei zabalik dagoen tresna bat dago, elkarteei beren web orrialde propioa sortu eta kudeatzeko aukera eskaintzen diena, Elkarteen txokoa, alegia.
Honez gain, Oiartzungo biztanleria eta herriari buruzko datu estatistiko eguneratuak ere topa ditzakegu, Oiartzun zenbakitan erakusten digutena.
Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna berri hau ezagutzera animatzen zaituztegu.
Aitor Etxeberria
Oiartzungo alkatea



















