Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Historia / Sakristiako kaxoiteria eta hilobiei buruzko hiru auzi
Gure parroki elizan egiteko dauden berritze lanen atalean sartu beharrekoa daukagu, beronen egoera urratua ikusita, sakristian kokatzen den intxaur zurez eginiko armairu eder, zaharkitu eta artistikoa, elizako ornamentuak gordetzeko egina eta oraino horretarako erabili ohi dena.
Hori dela eta, guretzat interesgarri gertatzen zelako, armairu horretaz zerbait gehiago jakin nahirik, Jesus Mari Nuñez eta biok Iruñera jo genuen 99-XI-8an, non Jose Luis Sales Tirapu jaunak, Elizbarruti hartako Artxibozain denak, txera handiz hartu gintuen, eta hala, gure kaxoiteria honi buruzko dokumentazio interesgarri baten berri eman zigun, lehendik susmoa genuen bezalaxe.
Don Jose Luisek, aurrez hitzordua harturik genuenez, guztia prestaturik zeukan eta gure eskueran ipini zuen artxibo horretan aurkitzen den eta guk nahi genuen dokumentazioa. Hona daturik adierazgarrienak, gaia zerbait areago sakondu nahi duen edonorentzat:
"Del Catálago del Archivo Diocesano de Pamplona.- 15.- Sección procesos, siglo XVII.- José Luis Sales Tirapu, Isidoro Ursua Irigoien.- Página 122.- Nº 476.- OYARZUN 1.689: El Sr. Fiscal contra los mayordomos de la Parroquial de Oyarzun, los cuales vendieron sin licencia una lámpara de plata y con su procedido intentaban hacer una cajonera para los ornamentos. La lámpara era inservible por haberle robado las
cadenas. El Capitán D. Ignacio de Maleo, que había regalado la lámpara, se opone a esta solución y pretende que el producto de la venta se ponga a censo. La sentencia manda hacer la cajonería y que se paguen con el crédito del censo que quería el capitán. Contiene la traza-proyecto de la cajonería, por Miguel de Aldeco, maestro carpintero. Sacc. Ollo.- c/ 958.- Nº 16.- 50 folios."
OHARRAK: Hara, 123 orrialdean aurkitzen da Oiartzungo parroki elizarako kaxoiteriaren diseinu-egitasmoaren marrazkia, Sebastian de "Lecuna"k (sic) egina eta Miguel de Aldeco, zurgin maisuak aurkeztua, Sebastian de Lecunaren sinadurarekin.
- Espediente osoa 958, 16 zk.dun kartoian aurkitzen da. –Oyarzun Caxonera.
- Ikus Oyarzun 1.624.- Ollo c/655.- 16 zenb.- 22 orrialde.
- Diseinu-egitasmoaren marrazkia eta sakristian dagoen kaxoiteria ez dira berdinak, badu aski ezberdintasunik gainaldean, gehigarri batzuk baditu alboetan eta gurutziltzatua ipintzeko konkari dagokionean eta gerora ezarri zitzaizkion behealdeko ateetan.
- Prozesuari dagozkion folioak, zahartuxeak daudenez eta kaligrafiagatik, ez dira batere errazak gertatzen dokumentu zaharrak irakurtzen aski ohituak ez daudenentzat, eta hori izan zen dokumentuok sakontzen luzaro egon gabe etxeratzearen arrazoia.
HILOBIEI BURUZKO HIRU AUZI
Aurreko gaia amaitutzat eman ondoan, beste zerbait aipatzeko bidea egin genion Don Jose Luis artxibozainari, parroki elizaren barne ehortzitako hildakoen gorpuzkirik ez aurkitzearen arrazoia zein izan ote zitekeen (zeren soilki bakarra aurkitu baita bertan egin diren indusketa arkeologikoetan) eta 900 txanpon han-hemenka barreiaturik, hilobien harearrizko lauzen azpian hain zuzen. (Ikus MUGARRI 4- 1997.- Oiartzungo Esteban donearen elizako moneta aurkikuntza.- 1995.- Miguel Ibañez Artica, Marian Gereñu Urzelai eta Mª del Mar Lopez Colom.).
Nabarmena izan zen haren harridura eta aldi berean 520 fitxa ipini zizkigun eskueran Oiartzungo parrokian izandako auzi desberdinei dagokienez. (Ez da batere harritzekoa kopuru hau, zeren eta Oiartzungo parrokia 300 urtetan zehar izan baitzen Iruñeko Elizbarrutikoa, 1.566/1.862 urteak bitarte). Hala bada, eskuartean genituen fitxa horiek orain, baina ohar bat egin zigun: hilobi baten erabilpena eta jabetza aipatzen den lekuetan, hilobi hori beti parroki elizaren barne kokaturik ulertu behar zela.
Sobera denborarik ez genuen arren, presaka bederen eman genien errepaso bat guztiei, eta gai honetan hiru prozesu aski bereziak eta jarraian transkribatzen ditugunak aurkitu genituen:
OYARZUN 1.756: D. Manuel Ignacio de Arpide, vecino del Valle de Oyarzun, contra Dª Catalina Teresa de Azcue, viuda, vecina de Irún, sobre el uso de una sepultura de la iglesia de Oyarzun, propia de la casa de Simonena del mismo valle. Las dos partidas pretenden tener derechos hereditarios sobre dichas sepulturas. La sentencia manda a D. Ignacio que no estorbe a Dª Catalina en el uso y asiento de la sepultura en las cuatro primeras fiestas principales del año, que en aquel país llaman "Festabigaramuna" (sic). Asimismo ordena a Dª Catalina que no estorbe a la mujer e hijos de Arpide en el uso de la sepultura durante los demás días y funciones del año. Sigue el pleito sobre la propiedad de la sepultura, en el que no hay sentencia. Testigos y escrituras familiares. Proceso deteriorado.- 213 folios.- Ollo, c/ 1.624.- Nº 18.
OYARZUN 1.793: Pedro Pablo de Olaciregui y su mujer, dueños de la casa Peruenea de Oyarzun, contra María Clara de Unsain, vecina del mismo valle, la cual perturba a los demandantes en el uso y posesión de dos asientos que tienen en la iglesia parroquial. La sepultura y asientos les fueron donados por Martín Unsain, dueño de la casa de Oxamena. Pendiente. Certificación del vicario.- 35 folios.- Navarro c/ 2.389.- Nº 9.
OYARZUN?: Dª Antonia Zuloaga, vecina de Oyarzun, contra D. Jorge de Arangibel, vecino de la misma villa. La demandante es poseedora de las casas de Comisiones y Arreche, con sus sepulturas y asientos de mujer en la iglesia, pero Aranguibel le perturba en el uso y posesión de estas últimas. El oficial foráneo de Fuenterrabía falló a favor de Aranguibel, pero el pleito continúa en apelación en Pamplona. Información de pobreza.- 75 folios.- Villanueva c/ 1.740.- Nº 6."
Iruñeko Elizbarrutiko Artxibo honetan dauden milaka folio hauek, behar bezala 500 fitxa baino gehiagotan katalogaturik eta Oiartzungo prozesuei buruzkoak, benetako mauka gertatzen dira Oiartzungo historia txikia zenbait puntu zehatzetan ezagutzeko bidean. Aurkitu ahal izango ote da horietan Oiartzungo elizako txanpon eta hilobien gakoaren bihurria?
Adolfo Leibar Axpe