Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
< Información General
/ Datu Orokorrak
Geografia
Oiartzun Gipuzkoako Ipar-Ekialdean kokaturik dago, Oarsoaldea Eskualde barruan.
Iparretik Oiartzun Ibaiak ureztatzen du, bere ibaiadarrekin, hala nola Altzibar eta Sarobe. Aipatu Oiartzun ibaiak 15 km.tako ibilbide motza izan arren arro handiko ibaia da eta Ergoien, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua Auzoak ureztatzen ditu. Bere ibaiadar garrantziztsuenak Karrika eta Sarobe dira ezker aldean, eta Auzti eta Lintzirin eskuinaldean. Oiartzungo Hegoaldetik Añarbe ibaia igarotzen da, Urumearen ibaiadarra. Ekialde, Hego-Ekialdea da zatirik menditsuena, eta tontorrik altuena Errolbide da 837 m.rekin, Aiako Harria eta Arritxolangaina, granitozko mendigunean kokatua.
Bianditz mendigunea 831 .tako tontorra. Mendikate nagusienak honako hauek dira:
- Irumugarrieta, Txurrumurru eta Errolbide Aiako Harrian.
- Errenga, Bianditz, Munanier eta Zaria
- Moalix, Urkullu, Egiar, Arkale, Urkabe eta Trapada.
Egoera geografikoa
Gure herria georafikoki Ekialde luzeran 1° 49' 10" eta Ipar latitudean 43° 17' 50" tara kokatzen da.
Azalera
Haran honen azalera, gipuzkoako handienetakoa da, 5.000 ha. inguruan izango ditu, bere perimetroak 39,593 km dituelarik. 6.000 ha. horietatik 3.000 mendiek osatzen dute, azalera hori edo gehiengoa behintzat landaketa eta zuhaitzek betetzen dutelarik, beste 3.000 ha. nekazal ustiatzera bideratuak dira. Aprobetxa ez daitekeen zatia tikia izateaz gain, gehiena Aiako Harri mendigune granitikoak osatzen du.
Mugak
Oiartzun herria Iparretik Lezo eta Irun herri gipuzkoarrek mugatzen dute, Hegoaldetik Goizueta naparrak, Ekialdetik Irunek eta Lesakak eta Mendebaldik Errenteriak eta Goizuetak.
Osaketa
Herrigune nagusiena Elizalde da eta herri mugartearen Ipar-mendebaldean kokatzen da, Oiartzun Ibaiaren eskuin ertzean. Herrigune honen inguruan beste Auzoak kokatzen dira, hau da, Gurutze, Ergoien, Karrika, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua.
Biztanlengoa
Oiartzun herriak garapen hazkorra izan badu mende honetan zehar ere, hazkuntza horrek bere gora beherak izan ditu:

1680 eta 1968 urte bitartean, herria urteko % 1,68an hazi zen.
Biztanle Etorkina
1981.gn urtean 2990 etorkin zenbatzen ziren, horrek biztanlego guztiarekiko %38a suposatzen duelarik.
Euskararen Ezagupena
1996ko zentsuaren arabera 2 urtetik gorako 8.690 biztanleekiko datuak honako hauek lirateke:
- 6.674 biztanle euskaldunak dira (%77)
- 997 biztanle ia euskaldunak (% 11)
- 1.019 biztanle erdaldunak (% 12)
Esan genezake beraz, Oiartzun herri euskalduna dela eta historian zehar herri bizitzan euskara erabateko nagusitasuna izan duen hizkuntza dela. L.L. Bonaparte Jna.k, 1863gn urtean Oiartzungo euskara "Alto Navarro Septentrional" bezala sailkatu zuen, eta bere barnean, Gipuzkoako azpi-dialektoan eta Irungo barietatean sartu zituen.
Haran honetan 1664gn urtean, ezkontza prozesu batetan izan zen euskararen erabilpenari buruzko agiriak badaude.
Komunikabideak
Oiartzun Donostiatik 12 km.tara kokatzen da. Adar bat, hau da N-l errepidea jarraituz Donostiarekin eta Irunekin elkartzen da eta beste hiru errepideei esker, Astigarraga, Lesaka eta Artikutza orubearekin. Bestalde Bilbao-Behobia autopistarekin ere loturik aurkitzen da. Tren geltokia ere badu Arragua auzoan, Donostia eta Hendaia hiriekin lotzen duena.
Azkenik, autobus konpaini bati esker Oiartzun herria Errenteria eta Donostiarekin komunikatua geratzen da.
Egitura Ekonomikoa
Oiartzungo egitura ekonomikoaren gehiengoa industri erremuek eta zerbitzuek osatzen dute, nekazaritza gero eta gutxiago nagusitzen delarik. Hau, datu orokor eta portzentualetan zatitzen badugu, honela geratuko litzateke:
Biztanlego Aktiboa alorrez sailkatua
3.130 pertsona, biztanlego guztiaren %37,20
Biztanlego aktiboa alorrez sailkatua

Biztanle langabetuak
- Langabetuak guztira: 551 pertsona
- Lehen lanpostu eskatzaileak: 245 pertsona, langabetu guztien % 44,46
- Langabetuen tasa % 14,96
Ekonomi arlo bakoitzaren ezaugarri nagusiak
Nekazaritza. Herrian garrantzi handia izan duen alorra izan da, batipat artzantza. Erdi Aroaz geroztik Oiartzunen artzantza eta nekazaritza parekaturik aroaren dira.
Famili mailako ustiaketak izaten ziren. Gaur egun, atzerakada nabarmena jasan duen alorra izan da, bizirik dirauten ustiaketak abeltzantzakoak dira, berrikuntza ugari sartu dituztelarik.
Industri Eremua. Industri Iraultza aurretik Oiartzunek bazituen industri txikiak, hala nola, burdinolak, makinetxeak, zerratokiak, errotak, karobiak, ikaztegiak... industri iraultzaren ondorioz industri txiki hauek atzeratuak geratu ziren, eta pixkanaka ixten joan ziren. Gaur egun Oiartzunek industri eremu zehatza du Ugaldetxo auzoan, beste herrietatik Oiartzuna ekarritako industriei esker.
Zerbitzuak. Alor honek gero eta garrantzi handiago du. Azpimarra daitezke zerbitzu, garraio eta merkatal zentruak.