Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Alaitz eta Maider elkarrizketa
Hiruhilabete honetako proiektu desberdinen artean, gaur egun puri-purian dauden Alaitz eta Maiderri elkarrizketa egitearena proposatu genuen. Ikasleok aspaldidanik geunden irrikitan bikote ezagun honekin batera abesteko. Esan behar dugu, gugana hurbiltzeko gonbitea poz pozik hartu zutela, eta guk geuk ere hala eskertu nahi diegula.
Gure herrikoak direnez, guztiok genekizkien abesti guztien letrak. Ederki asko kantatu genuen, eta ederki asko pasa genuen. Galdera sorta ere prestatua geneukan beraiei egiteko...
Hura zen giroa bizitu ahal izan genuena!
1.- Noiztik daukazue musika jotzeko zaletasuna?
Noiztik? Bada, txikitatik, 9 urtetatik edo. Hala ere, Alaitz txiki-txikia zenean, bost edo sei urte zituela, gurasoei beti eskatzen zien trikitixa txiki bat, eta azkenean gabon batzuetan edo ekarri zioten jostailuzko trikitixa bat eta berehala puskatu zuen.
2.- Nondik ateratzen dituzue kanten letrak? Zertan oinarritzen zarete letrak idazteko’
Egia esan, momentuak daude oso alai zaudena. Horregatik, kanta alaiak ateratzen zaizkizu oso pozik bazaude. Askotan, gauean, melodiak etortzen zaizkizu burura eta bi aldiz pentsatu gabe, grabatu egiten ditugu.
3.- Zenbat zarete taldean? Zer instrumentuz baliatzen zarete?
Bost gara taldea: bateria jolea, bajista eta gitarrista, eta gero biok. Guk trikitixa, pandereta eta gitarra jotzen ditugu. Ahal dugun bezala kantatu ere egiten dugu.
4.- Zein da zuen ustez hobekien atera zaizuen abestia? Eta traketsen atera zaizuena?
Ez dakit, ez nuke esaten jakingo. Grabatzen ari garela eta igoal hanka sartze bat egiten dugunean, eta iristen garenean zati horretara, esaten dugu: jo begiratu zer egin dugun hemen, nahiz eta asko ez nabaritu. Baina orokorrean, gustura gelditzen gara.
5.- Zenbat disko saldu dituzue?
Egia esan, ez gara joan galdetzera, esaten digute asko saldu direla, baina...
6.- Pentsatzen al duzue beste diskorik ateratzea?
Bai. Hartuko dugu abendua, urtarrila eta ahal bada otsaila ere, oporrak, abestiak prestatzen hasteko...
7.- Hainbeste arrakasta edukitzea espero al zenuten?
Ez. Keba. Nahiz eta abestiak nahiko atseginak atera, ez genuen hau espero inondik inora.
8.- Noiz eta non egin zenuten lehendabiziko kontzertua?
Bazkari familiar batean, orain dela zortzi bat urte, hasi berriak ginenean, baina noiz eta non? Auskalo! Hainbeste denbora da! Baina, egia esan, ongi zegoen, parranda batzuk botatzen genituen...
9.- Musikak ematen al du bizitzeko hainbat diru?
Agian, denboraldi baterako. Baina betirako, oso zaila da.
10.- Nola jakin zenuten musikarako balio zenutela? Nork animatu zintuzten talde bat osatzera?
Balio? Ba ni uste dut edozeinek balio dezakeela gogoa edukiz gero eta gustatuz gero, hori praktikan jartzea da, eta gero, denborak esaten du. Baina balio, edozeinek balio dezake.
Egia esan, ez genuen planteatu. Poliki poliki hasi zen. Madalen batzuetan elkartu ginen. Han lagunekin geundela eta, egingo dugu talde bat gau batean jotzeko? Eta, hor elkartu ginen. Han bajista bat ezagutu genuen eta gero bateria bat sartu zen. Ondoren, horiek utzi egin zuten eta beste batzuk etorri ziren. Baina dena poliki-poliki joan zen.
11.- Zein abantaila ditu talde bateko partaide izateak?
Abantailak? Ba... gustatzen bazaizu, asko disfrutatzen duzu. Herriz herri ere ibiltzen zara –dio Alaitzek-
Jende pilo bat ere, ezagutzen duzu –dio Maiderrek-.
12.- Gaztetxoak zinetenean, inoiz pentsatu al zenuten musika talde bat osatuko zenutenik?
Musika talde bat ez –dio Maiderrek-, nik txikitan pianista edo kantantea izan nahi nuen, baina musika talde batean ez nuen pentsatzen.
13.- Dagoeneko zenbat kontzertu eman dituzue?
Denetara, auskalo! Uda honetan 75 kontzertu inguru eman ditugu, baina orokorrean ez dakigu.
14.- Astean zenbat entsaio egiten dituzue? Eta non?
Entsaiorik berez ez dugu egiten, baizik eta jotzen entsaiatzen dugu. Normalki Ugaldetxo auzoko Mendibilen entsaiatzen dugu. Abenduan hasiko gara segur aski (dio Maiderrek).
15.- Badakigu gure ikastolako ikasle izanak zaretela. Nota onak ateratzen al zenituzten?
Jua! Jua! Jua! Jua! Normalak –dio Alaitzek-. Ez, ni beti oso txarra izan naiz ikasketetarako, beti Saturnon egoten nintzen edo ez dakit non –dio Maiderrek-.
16.- Urrutien urrutiena nora joan zarete musika jotzera?
Chamonixen, Mont Blanc-en magalean dagoen herrian. Herri hau Italia, Frantzia eta Suitzaren mugan dago, alpeetan.
17.- Zein herritan jo duzue edo errepikatu duzue gehien?
Gehien... Oreretan, dudarik gabe. Hasi biok, eta taldearekin Orereta izan da gehienetan jo izan dugun herria.
18.- Ospe handia duzuela eta, nabaritu al duzue aldaketarik lagunengan? Aldatu al da zuen bizitza famatuak zaretenetik?
Lagunengan, ez dut uste aldatu denik, betiko lagunek berdin jarraitu dute. Batzuetan lagunak parrandara edo afaltzera joaten ziren eta gu musika jotzera. Beno, parrandak egiten genituen, baina gure lana dela eta pixka bat hozten joaten da.
19.- Nola sentitzen zarete kontzertu batean jendea saltoka edo oihuka ikusten duzuenean?
Oso polita da jendea disfrutatzen ikustea, gozada bat da. Hain denbora gutxian izan da. Orain dela zazpi hilabete gutxi gorabehera, jotzen hasten ginen abesti berdinekin eta, inor ez zen dantzan hasten eta igoal plazan hamar pertsona zeuden. Diskoa atera eta derrepente ikusten duzu jendez gainezka, eta jendeak abesten duela.
20.- Musikaz aparte egiten al duzue beste zerbait?
Ez. Momentu honetan egia esan ez. Aurrerago ikusiko dugu, aber.
21.- Zein dira zuen hobbiak?
Hobbiak! Udan ba... egia esan lo egitea, paseatzea, zinera joatea, lagunekin egotea... pixka bat... udan egin ezin duguna, orain egitea, mendira joatea e.a.
22.- Gehiago ligatzen al duzue famatuak zaretenetik?
Je, je, je, Ez, ez dut uste, jende gehiago gerturatu bai, neska-mutilak..., baina ligatu ez. Denborarik ez daukagu, egia esan. Normalean herri batera joaten zara jotzera... Askotan jendeak esaten digu: a ze herri pila ezagutuko dituzuen jada, ezta? Justu ezagutzen duzu jotzen duzun lekua eta, agian, ondoko taberna. Bada, ligatzeko berdin, jo eta berehala ospa etxera, ez dago asti handirik!
23.- Zein lekutan ez duzue kontzerturik eman eta gustatuko litzaizueke?
Hainbeste herritan jo dugu jada, ez garela gogoratzen non ez dugun jo.
24.- Nola joaten zarete kontzertuak ematera?
Gehienbat... ibili gara Bizkaia eta Gipuzkoa aldean. A! Nola? Kotxeetan eta furgonetan joaten gara eta helikopteroan ere, funtzionatzen badu...
25.- Kontzertu bat eta gero pozik joaten al zarete etxera?
Bai, normalean bai, nekatuak normalean.
26.- Zein adinetako jendea joaten da kontzertuetara?
Gehienbat haurrak eta gazteak, eta gero askotan gurasoak kontzertuan haur txikiaren zain daudenak.
27.- Zer nahiago duzue jendeak zuekin batera abestea, edota dantza egitea?
Bi gauzak, jende bakoitzak desberdin sentitzen du, batzuk abestuz. Besteak dantzan... Biak dira politak, eta beste batzuk begira, kieto!
28.- Bai al da galdetu ez dizuegun zerbait, eta gustura erantzungo zenuketena?
Hainbeste galdera egin dizkiogu gure bikoteari, erantzunik ez diotela eman azken galdera honi.
HAURTZARO IKASTOLAKO
DBH 2. MAILAKO IKASLEAK