Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Iban Retegi Comas ikaslea, xakeko jokalri bikaina
Iban Retegi Comas Lehen Hezkuntzako 5. mailako xakelari trebea dugu. Gaur egun 10 urte ditu eta Ergoien auzoan bizi da. Aita oiartzuarra du, Juan Cruz Retegi Etxebeste, Ugaldetxo auzoakoa, Tolare baserriko sema. Ama, berriz, nafarra, M. Carmen Comas Roteta, Astrain herrikoa. Hiru senideetatik gazteena da Iban. Zaharrenak Jon du izena, bigarrenak, berriz, Iñaki. Gaur egun familia osoa Ergoien auzoan bizi da, Gure Tolare izeneko etxean. Ikusten da aitak bere aurrekoei jarraitzen diela oraindik, etxearen izena jartzerakoan, behinik behin.
Ibani galdetu diogunean noiz eta nola sortu zitzaion xakearekiko afizioa, zera adierazi digu: zazpi bat urtetan bere bigarren anaiak, Iñakik hain zuzen ere, xakean jokatzen erakutsi omen zion. Iñakiri, berriz, Nafarroako lehengusu batek erakutsi omen zion. Rakel izena du Iruñeko lehengusuak. Baina gure Iban, ikasi bezain agudo, bere anaiari irabazten hasi zen, bere dohain bereziak erakutsiz. Ibanek aitari erakutsi zion eta bien artean hasi ziren jokoan. Aita berehala konturatzen hasi zen Ibanek oso erraz ikasten zituela mugimendu guztiak.
Horrela, ama M. Karmenek Kutxan lan egiten duen Eli Argandañonarekin topo egin zuen eta bere semearengatik hitz egin zion. Eta honek animatuta, Donostiako Euskadiko xake eskolara eraman zuten. Eta han ere berehala ikusi zuten Ibanek zein agudo ikasten zituen jokaldi guztiak, zer nolako erraztasuna zeukan. Beraz, zazpi urterekin hasi zen Donostiara astean bizpahiru egunetan joaten.
Gaur egun, asteazkenero joaten da Donostiara, eta bi bat orduz entrenatzen da bertan dagoen Euskadiko Xake eskolan. Gero, larunbatetan eta igandeetan Xakeko txapelketetan parte hartzen du, eta dagoeneko ez du kontuan zenbat txapelketa irabazi dituen. Berrogei bat txapelketa bai, behinik behin. Azkenekoa, 1999ko Euskadiko Txapelketa izan omen zen Ibanek irabazi zuena. Txapelketa hauetan, partaide guztiek denen aurka jokatzen dute. Eta partida gehien irabazten duenak egiten du aurrera. Ez dira nolanahiko partidak. Zenbaitetan hiru ordukoak ere izaten omen ditu Ibanek.
Esan dezakegu, une honetan, Ibanen familia osoak badakiela xakean jokatzen.
Ibanek gaur egun ez du xakean zuzen-zuzenean bakarrik jokatzen. Xake birtuala zer den ere badaki. Izan ere, Interneten bitartez, xakean jokatzen aritzen da, munduko edozein xakelariren kontra. Oso gustukoa omen du horrela jokatzea ere.
Ibanen gurasoei galdetu diegu ea ez den lotura handia astero-astero Donostiara joan beharra, txapelketak... Baina zera esan digu aitak, semea zein gustura aritzen den ikusi hutsarekin, beraiek ere gustura daudela. Gainera, gustuko aldapan maldarik ez. Nolanahi ere, aitak esan digu egiten dituen partidak oso zailak izaten direla, eta aita oso urduri jartzen dela; hasi bezain agudo martxa egiten omen du, eta bukaeran zer nolako partida izan duen galdetzen omen dio semeari. Gainera, zenbait txapelketatan bere adinekoen aurka aritu behar izaten du, baina beste zenbaitetan, jende helduaren aurka ere aritu izan da, eta horrelakoetan aitak dio bere semea defentsarik gabe ikusten duela. Horrelakoetan, aitak semearengatik sufritu egiten omen du.
Gaur egun, Iñigo Argandoñarekin aritzen da ikasten Iban. Iñigo Argandoña Xakeko aditu handia da gaur egun.
Ibanek dio Xakea oso kirol entretenigarria dela eta, era berean, dibertigarria ere bai. Eta batik bat azpimarratu du buruak lan asko egiten duela kirol honetan. Kirol honi esker Matematikako buruketak errazago egiten ditu Ibanek, eta Matematikako notak oso onak ditu.
Ibanen anaia zaharrena, Jon, xakeko monitore izateko prestakuntza jasotzen ari da, eta laster Oiartzunen xakeko eskolak emateko prest egongo da. Izan ere, Oiartzunen erakusten hasteko ideiarekin dabil. Badakigu gaur egun futbolak arrakasta handiagoa duela, baina guztiek ezin dute Guerrero izan, eta tarteka xakelari trebeak izatea beharrezkoa da bailara honetan ere.
Azkeneko hiru Xanistebanetan Haurtzaro Ikastolak Xake txapelketa antolatu du, eta bai Ibanek, bai bere aitak ere oso aukera polita dela esan digute xakean aritzeko eta herriko festetan gustuko kirola praktikatzeko. Era berean, txapelketa hau zaletasuna sortzeko ere oso baliagarria dela azpimarratu dute.
Bukatzeko zera aipatu digu Ibanek, bere idolorik nagusia Kasparov omen da. Bere mailara iristea omen du helburu nagusia.
Hona hemen Ibanek parte hartu duen txapelketen zerrenda:
- Euskadiko txapelketa 2000. urtean
- Espainiako txapelketan 23. postua eskuratu zuen. Oropesa de Mar herrian (Castellon) ospatu zen 2000. urtean.
- Donostiako Aste Nagusian 1999-2000-2001 urteetan: Eskolarteko txapelketan eta Gros auzoko txapelketan.
- Gasteizko Infantiletan lehen postua eskuratu zuen.
- Castro Urdiales.
- Burlata (Iruñea).
- Oiartzun.
- Abadiño.
- Bergara.
- Lesaka.
- Errenteria-Orereta.
- Durango.
- Basauri.
-...
Gaur egun, Espainiako Txapelketan parte hartzeko sailkatua dago Iban Retegi. Zorterik onena opa diogu!!
ARKAITZ GOIKOETXEA ARRIOLA
Haurtzaro Ikastolako estraeskolarren arduraduna