Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Mikel Antero, Hasiberriakeko Jokin
MIKEL ANTERO URRUTIKOETXEA, ETBko Hasiberriak telesaileko Jokin, ospetsu egin zaigu azkeneko urte honetan. Kasualitatez hasi zen telebistako programa horretan, eta orain famatua da. Aitzakia hau aprobetxatuz, bi hitz egin ditugu berarekin.
Oiartzunen jaioa dugu Mikel, duela 22 urte. Bi senidetatik bera da ttikiena. Hasieran Arraskularre inguruan bizi izan zen, eta ondoren, Altzibar auzoa izan zuen bizileku. Gaur egun, berriz, Donostian bizi da, nahiz eta oiartzuar peto-petoa sentitzen den bera.
Hiru urterekin Haurtzaro Ikastolan hasi zen, eta BBBko ikasketak ere han egin zituen.
Nola gogoratzen dituzu hasierako urte haiek, Mikel?
Ttikia nintzenean, 3 urte arte, behinik behin, Karrikako Iturburu haur eskolan ibili nintzen. Han egin nituen nire lagunik handienak: Aitzol Bergaretxe, Asier Arriaga, Jabi Garzia, Ibon... Gero, Ikastolan hasita, oso oroimen onak ditut Ugaldetxoko eskoletan ibili ginenean. Maribi zen gure andereñoa, eta Pello Añorga etortzen zitzaigun ipuinak kontatzera. A zer nolako urteak haiek!! Oso giro berezia zen, etxean bezala!!
Gaur egun Bilbon ikasten ari zara, Arte Ederrak hain zuzen ere...
Bai, oso ttikitatik daukat Arte Ederretarako zaletasun hau. Nire familiak badu hor eragina. Izan ere, gure aitona margolaria da, Gabino Urrutikoetxea. Aitaren aiekatik, berriz, musikariak dira gehienak. Eta hau dena pegatsi egin zaidala uste dut.
Haurtzaro ikastolako Txinpart aldizkariko ikonoak ere zuk eginak omen dira.
Bai, halaxe da. BBB egiten ari nintzenean, Helena Santamaria irakasleak bazekien marrazkirako zenbateko zaletasuna nuen, eta Txinpart atera behar zen garaian, sailak definitu zirenean, niregan jarri zuten konfiantza guztia, eta nik diseinatu nituen saileko ikonoak: mutil gazte bat da, baina hainbat eginkizunetan antolatua, aldizkariko atal bakoitzerako.
Egia al da gaur egun musikan oso sartuta zabiltzala?
Bai, bai, eta oso gustura, gainera. Eberlau izena du taldeak, eta aste bukaeretan entseatzen dugu, Gurutzeko baserri batean. Lau kide gara: Gari Arabolaza, Iñigo Segobia, Josu Artola eta ni neu. Bestalde, Ibargaingo Musika Eskolan nabil gitarra ikasten, eta bertako talde bateko abeslaria naiz.
Beno, Mikel, eta Hasiberriak telesailera nola iritsi zinen?
Kasualitatez izan zen. Telebistan ikusi nuen iragarkia, eta joateko gogoa sartu zitzaidan; baina joateko eguna iritsi zen, eta etxean geratu nintzen. Azkenean,
oiartzuar batzuk joatekoak zirela jakin nuen, eta haiekin joatea erabaki nuen. Oso lotsatia bainaiz! Badirudi beraiek eskatzen zutenaren bamian sartzen nintzela, eta castingak pasatzen hasi nintzen; hilabete osoa eman nuen casting batetik bestera. Oso gogorra izan zen, baina bertan lagunak egin nituen.
Behin aukeratu zintuztenean, nolako bizimodua eraman duzu?
Hasiberriak telesailean 70 pertsona geunden lanean. la egunero grabatzea tokatu zait, eta nire bizitza aldatu du erabat.
Esperientzia horrek bizitzarako balio izan dizula uste al duzu?
Egia esan, telebistan ateratzeak bizitza aldatzen dizu erabat. Niri, behintzat, esperientzia honek zerbait irakatsi dit: nire gauzetarako ardura izatea eta errespetu handia izan behar zaiola besteen lanari.
Eta orain, zerekin jarraitzeko asmoa duzu?
Denbora asko kendu zidan telesailean lan egiteak, eta ikasketak utzi behar izan nituen; orain berriz hasi naiz. Baina oraintxe bertan... gauza asko ditut buruan, baina nahiago dut lehenengo Arte Ederretako karrera bukatu, eta musikarekin ere aurrera jarraitu nahi dut. Komunikabideek asko betetzen naute, eta hor jarraitu nahi nuke: bai narratiboki eta bai espresiboki, kamera aurrean edo atzean.
Lehen esan duzu telebistan ateratzeak bizitza aldatu dizula erabat. Nola daramazu famaren kontua?
Euskal Herrian ez dago beste lekuetan bezainbesteko morboa, eta jendea ez da zaintzen. Hori bai, erne ibili behar da jaialdi handietan; disimulurik ez dago Euskal Herrian! Baina oso ondo etorri zait pertsonalki, jendearengana irekitzeko...
Jaialdiei buruz ari zarela... zer moduz pasatu zenuen ikastolako Inauterietako festan?
Oso ongi pasatu nuen! Oso esperientzia ona eta polita izan zen niretzat: ikastolara etorri, gauzak nola aldatu diren ikusi, ikasleak, irakasleak... barruko gauza bat kanpotik ikustea.
Eta Edurne Azuarak?
Bera ere oso gustura egon zen, eta ondo pasatu zuen. Biok oso ondo konpontzen gara.
Eskerrik asko elkarrizketa honengatik, Mikel. Espero dugu karrera ondo bukatzea eta hain gustuko duzun mundu horretan lanean jarraitzea.