Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Pedro Berrondo
Pedro Berrondo Lasarte Oiartzunen jaio zen 1919ko urtarrilaren 11n Aranguren baserrian, Ugaldetxo auzoan. Errenteriako fraideetan hasi zituen bere ikasketak. Gero Gasteizko eta Saturrarango Apaizgaitegietan egin zituen apaizgintzako estudioak. 1943an ordenatu zen. Azkoitian egon zen apaiz 1943-49 bitartean. 1949etik 1965eko martxora bitartean Ekuadorren misiolari izan zen. Ameriketatik itzuli ondoren 1965etik1966ra bitartean Eibarren egon zen apaiz, eta 1967tik erretiroa hartu zuen arte Donostian. 2002ko abenduaren 2...an hil zen.
Euskaltzaindiaren Gipuzkoako Ordezkari izan zen 1967ko iraila eta 1970eko iraila bitartean. Ekuadorren misiolari lanean ari izan zen aldian Ateneo Ecuatorianoko kide izendatu zuten.
Bere idazlanak El Diario Vasco egunkarian igandez igande argitaratu zituen artikulu eran: 1970ean Ebanjelioaren iruzkina egiten hasi zen euskaraz, eta 1973tik aurrera bai euskarazko bai gaztelaniazko erlijio-saileko idatziak egin zituen. 1971tik aurrera egunkarian astean behin ateratzen zen "Euskeraz" orriaren zuzendaria izan zen.
Itzulpen lanari dagokionez, Pilar Cuadraren "Perfil y pulso de Guipuzcoa" eman zuen euskaraz, eta, beste guztien gainetik aipatzekoa "Don Quijote de la Mancha" liburuaren itzulpena Don Kijote Mantxa'ko titulua eman ziona. Itzulpen bikain horren lehen partea Bizkaiko Aldundio Bilkura Aretoan aurkeztu zen 1977ko otsailaren 28an. Bigarren partea, berriz, 198... Gipuzkoako Aldundian.