Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Xabier Lete
SARRERA
Badakigu, gaur egungo musika talde gehienak, “ROCK” modukoak direla. Negu Gorriak, Suta Gar, Exkisu, E.H. Sukarrak, Urtz, Lin Toun Taun... Baina badaude oraindik abeslari batzuk garai bateko eta gaur egungo abesti lasai eta poesiazko abestiak abesten dituzten abeslari batzuk Euskal Herrian zehar: Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete... Nik abeslari hauen aurrean bat aukeratu behar nuen eta buruari buelta asko eman ondoren, Xabier Lete aukeratzea erabaki nuen.
Lan honetan, Xabier Leteren bizitza, bere kantuak, liburuak,... bildu eta aurkezteko moduan jarriaz, lantxo hau aurkeztuko dizuet.
Besterik gabe, lan hau irakurri eta espero dut Xabier Leteri buruz lehen zenekiten baino gehiago jakinda geratu zaretela.
ZEIN DA XABIER LETE
Xabier Lete, 1944. Urtean jaio zen, apirilaren 5ean, Gipuzkoako Oiartzun herrian.
Industriako ikasketa batzuk egin zituen arren, bere senari kasu eginaz, euskal aldizkarietan artikuluak idazten hasi zen. Eta hortik abiatuz, idazle moduan sartuz, bere poemazko lehenengo liburua argitaratzen du:
“Egunetik Egunera Orduen Gurpilera”
Dakizuen bezala, 60. Hamarkadan, Ez Dok Amairu Taldea sortu zen, eta nola ez zen ba, gure Xabier talde horretan egongo. Taldean zegoela, jendeari olerkiak eta kanta herrikoiak kantatzen zizkion.
Hau guztia gutxi ez bazen ere, JARRAI izeneko antzerki talde batean sartu zen.Poema munduan, AGORA izeneko saria irabazi zuen 1966/1967. Urtean. Gehienak, Egunetik Egunera Orduen Gurpilerako liburuko poemak izan ziren sarituak.
EGUNETIK EGUNERA ORDUEN GURPILERA
Lehen aipatu bezala, Egunetik Egunera Orduen Gurpilera izeneko poemazko liburu bat egin zuen. Liburu guztia poemez osaturik dagoen arren, hasieran, orduko Juan San Martin euskaltzainak 5 orrialdetako sarreratxo bat egiten dio.
Liburua honek, 116 orrialde ditu eta hiru zati desberdinetan banaturik dago. Lehenengo zatiari, Lehenengo zatiaz deitzen dio eta bost poemaz osaturik dago. Hurrengo zatiari, Kantu sentimentalez deitzen dio, eta zazpi poemez osaturik dago. Eta azken zatiari Bigarren zatia jartzen dio izenburutzat, 22 poemez osaturik dagoelarik.
Liburu honek poema asko dituen arren, niri iruditu zaizkidan bi hoberenak idatziko dizkizuet.
Lehenengo poesi hau idatziko dizuetena, Pio Barojari dedikaturik dago, eta beste alde esan behar da poesia hau, kantu sentimentalen zatian sartu zuela.
ALZATE-KO JAUNA
Alzate-ko jaun
hor zaude zu
esan ere egin behar
ez den
sentimentu horren laburrake.
Euskal izatearen testigu zuzena
makurtu gabeko zugaitz lerdena
desertuko haizeak legortu eztuen
lorea,
hor zaude zu.
Hamasei salbe ta hamalau kredo
erdaraz entzunagatik
bazenekizun
hori
etzala
sekulan guretzat egin.
Urrezko dukat
eta diruak
ez
dira
engañu
txarra
bazter batera apartatzeko
lengoko siñismen zaharra.
Merkatarien aldamenera
amildegian goitik behera
derrior etorko gera,
baiñan guztiok jakin
dezagun
bidea nundik dijoan
hor zaude zu,
Altzate-ko JAUN
hor zaude zu,
Bidasoa-ren
ezker eskubi
izakera bat
osatu zuen
herri estrañu
baten
oharrak
zureak dire,
Jaun,
ixilikako ur ezkutua
mendeetan zear
kantu laguna,
noizbait latiñez
lurperatua,
laixter berpiztu
behar
deguna.
Bide batean,
okertu gabe,
kanta dezagun
bertsua,
ixil-ixilik
esan dezagun
euskaldunen sekretua:
Nola
baden
herri
bat
izatera
iritxi
zena
eta nola ordutik egin giñaden
guztiz
bizitzaren
jabe.
Larrun gañeam
sorgiñem dantzak
nabaitzen ditut,
lurrak
badaki
gure kontu hoien berri.
Ursua-ko etxean
sei lehio
hertsirik daude
eta bat zabalik,
esperantzarena.
Eta bihar
bihar
Alzate-ko Jaun,
udaberriko egunsentian,
hor izango gera,
nahi
duenak
jakiñ,
gu eta berriz
Poemek alde batera utzirik, lehen aipatu bazela badakigu Xabier Lete Ez Dok amairu taldean egon zela, eta normala den bezala diskak ateratzen joan ziren.
1976. urtean, Ez Dok Amairukoek hamaika kantuz osaturiko disko bat kaleratu zuten eta horietako bi abesti Xabier Letek abesten zituen: URRILLAREN 28-GARREN EGUNA eta GIZA ABEREA.
URRILAREN 28-GARREN EGUNA
San Simon eta San Juda,
Joan zen uda
eta negua eldu da (bis).
Ez baletor, hobe,
bizi gera pobre
eremu latz honetan,
ez gera ain onak benetan.
Ez dugu zaldirik,
ez gera zaldunak.
Ez dugu abererik
ez gera aberatsak.
Euskera guk dugu,
gu gera euskaldunak (bis)
EZ DOK AMAIRU
Lehen ere aipatu dugu Ez Dok Amairu, baina ez dugunez gauza askorik esan, tartetxo hau eskainiko diogu. Besterik gabe bere aurkezpenari ekingo diot.
Euskal kantari talde hau, duela 41 urte sortu zen. Zehazki esanda, 1966.urtean. Sortu eta berehala taldea osatzen zutenak hiru ziren: Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondo. Hasierako partaideak horiek baziren ere, Ez Dok Amairu taldea handitzen joan zen: Artze anaiak, Xabier Lete, Julen Lekuona, Irigary Anaiak...
Gero ere, bi kide bazeuden, taldearen bultzatzaileak zirenak: Nemesio Etxaniz eta Jorge Oteiza. Azken honek, taldearen izena asmatu zuen.
Taldea osatu eta hasiera-hasieratik, bazekiten zein zen beraien helburu nagusia, euskal kantagintza modernoa sortzea, kantutegi zaharrean oinarria hartuta, musika garaikideari leihoak zabalduz.
Hasieran kantari bakoitzak bere kantuak abesten zituen bakarka, baina 1970ean, Baga, Biga, Higa ikuskizuna antolatu eta Portugaleten eman zuten lehen aldiz jende aurrean. Hau guztia gertatu eta hortik aurrera, herriz herri ibili ziren beraien abestiak abestuz, baina 1979. Urtean Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen.
LIBURU ETA DISKAK
Xabier Letek disko asko atera ditu, banaka, Ez Dok Amairu taldearekin... Bere lehenengo diskoa, 1968. Urtean argitaratu zuen, bere laguna zen Lurdes Iriondorekin batera. Esan behar da, bere lehenengo diskoaren izena, ERROTA ZAHAR MAITEA zela.
Bestalde, Antton Valverde lagun zuela, bertso zaharren bertsioarekin, bi disko atera zituzten Anttonek eta Xabier Letek, 1975 eta 1978 urteetan.
Xabier Letek, kanta asko egin ditu, eta batzuk oso politak eta famatuak egin dira Euskal Herri osoan zehar. Horietako batzuk, Euskalerri nerea, Maiteaz galdezka, Izarren hautsa, Nafarroa Arragoa, Xalbadorren heriotza eta beste hainbat abesti famatu.
Liburu aldetik, esan behar da, berak egin dituen liburu denak, poemazko liburuak izan direla.
Bere lehen poema liburua, lehen aipatu dugun bezala, Egunetik Egunera Orduen Gurpilera izan zela, 24 urte zituela, hau da 1968. Urtean argitaratu zuen bere lehen liburua.
Bigarren poema liburu, berriz, lehenengoa argitaratu eta sei urtetara atera zuen. Liburuaren izena, Bigarren Poema Liburua.
Xabier Leteren hirugarren liburua ere,
poemazkoa izan zen, eta 1981. Urtean argitaratu zuen. Liburuak Urrats Desbideratu.
Eta liburuekin bukatzeko, erialdi larri baten ondoren, 1992. Urtean Biziaren Ikurrak izeneko poema bilduma barnerakoi eta transzendentala argitaratu zuen.
ANTZERKIGINTZAN
Hasieran aipatu dugu, Xabier Lete abeslaria, Jarrai izeneko antzerki talde bateko kide zela, baina horrez gain ere, 1977. Urtean, Eugenio Arozenaren laguntzaz bi obra presentatu zituzten:
* Deuseztik izatera.
* Gabon Txirrita
ABESLARI MUNDUAN
Xabier Lete, lehenengo aldiz herriko plazetan, bere olerkiak kantatzen hasi zen Ez Dok Amairu Taldearekin Batera. Baina 1972. Urtean, taldea desagertu egin zen eta orduan hasi zen bakarlari moduan bere abesti eta poesiak abesten, 1978. Urte arte. Urte hartan kantatzeari utzi, eta geroztik oso tarteka marteka kantatu izan du jende aurrean.