Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Oiartzuarrak / Yon Oñatibiari omenaldia
thin solid #5D4C20
Yon Oñatibiaren omenaldiko egitaraua:
YON OÑATIBIA (1911-1979), "HERRIKO SEME KUTTUN".
1. Proposamena: Yon Oñatibia Audela (1911-1979) "Herriko Seme Kuttun" izendatzea.
2. Yon Oñatibia Audela 1911ko azaroaren 24 jaio zen Oiartzunen San Esteban plazako etxe batean. 25 urte bete dira joan den ekainaren 30ean, zoritxarrean, ezbeharrez hil zenetik. 25 urte bete diren honetan Oiartzungo Udalak izendapen hori egitea erabakitzen du. (*)
3. Izendapena egiteko zioak:
a. OIARTZUNGO HERRIARI DAGOKIONA. Oiartzungo herriaren eta Oiartzungo lurraren maitale handia zen. Erbestean eta ibili zen leku guztietan beti bihotz-bihotzean izan zuen Oiartzun, eta beti-beti itzuli zen, ahal izan zuen guztian, bere sorterrira, bere etxera. Oiartzungo festa moduak, paisaia, jendea maite zituen eta festa eta poz iturri izan zitzaizkion eta kantu askotan abestu eta ospatu zituen.
b. Gazte-gaztetandik hasi zen etxeko giroan eta herrian musika eta euskal kulturaren ingurukoak ikasten. Bete-betean tokatu zitzaion Euskal Herrian bizi izan zen 1927-1936 bitarteko Euskal Pizkundea. Eta giro hartan EAJren Batzokiaren inguruan sortzen ziren kultur ekitaldietan eta ahal zuen ekintza guztietan hartu zuen parte. Garai horretan Oiartzunen sortu zen antzerki talde bateko zuzendari aritu zen eta talde horrekin Manuel Lekuona eta Martin Lekuona apaizek idatzitako "Eun dukat" obrarekin arrakasta handia izan zuen eta Donostian saria irabazi ere bai.
c. Bestetik, berriz, musikari, musikagile, kantu sortzailea, koreografia sortzailea genuen. Oiartzuarrok dugu beste inork baino hobeki haren lanaren berri. Txistularia zen, herrian zenean, ahal zuen guztian poz-pozik txistu emanaldietan parte hartzen zuena, Lartaun Abesbatzaren sortzaile eta zuzendari urte askoan, eta han eta hemen arrakasta handia izana. Eta kantu berri asko, musika-lan ugari sortua: ehunka pieza, txisturako, organoan, pianoan jotzeko, gitarrarako, musika korala, eliz kantak, meza kantatuak eta haur abestiak. Koreografia berriak ere sortu zituen. Donibane, San Juan bezperako suaren ingurukoa, eta Yon done iturri, uraren ingurukoa. Eta horietaz aparte, Herri dantza, Mirandaola,...
Ezin ahaztu, hala berean, bizi pozak eta ilusioak eta festa gogoak bultzatuta sortu zituen zenbait festa-kantu ezagun: "Sanixteban Jaiak dira Agoztuan hiruan...", edo Oiartzun futbol-taldea sortu berritan asmatu zuen himnoa "Oin azkarrak gure mutillak, ostikolari trebeak, jokoan gogorrak baño biotz onez beteak".
4. EUSKAL KULTURAREN ETA EUSKARAREN ZABALKUNDEA ETA SUSTAPENARI DAGOKIONA.
a. 1936ko gerrateak erbestera behartu zuen (Paris, Santo Domingo, " Venezuela, Estatu Batuak). Eta denbora horretan guztian, egoera oso zail eta larrietan askotan, musika ikasi, konposizioa, eta euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaldu zituen ahal izan zuen leku guztietan. Eresoinka taldea sortu zuen beste lagun batzuekin batera. 1946an Argia izeneko euskarazko aldizkaria argitaratzen hasi zen. New Yorkera jo zuen musikan eta konposizioan sakontzeko asmoz. Estatu Batuetan Agirre lehendakariaren erbesteko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen. Euzkadi, euskal dantza, musika eta kantu ikuskizuna prestatu zuen –geroago Euskal Show deitu ziona– eta Estatu Batuetan alderik alde ibili zen hura ematen.
b. Euskaren militantea izan zen: euskararen aldeko lanean ari izan zen atertu gabe. Euskara irakasle han eta hemen, mila lekutan, herrian eta atzerrian (Estatu Batuetako Boise eta Renoko unibertsitateetan), Oñatin, eta euskara irakasleak prestatzeko taldeak eta saioak ere antolatu zituen (Loiolan emandakoak, Nafarroako Diputazioaren babesean Iruñean antolatutako ikastaroak,...). Euskararen didaktikara haize berriak eta irakats modu berriak ekarri zituen. Hor dugu euskara irakasteko irrati bidezko lehenengo metodoa, bolada luzean irratian emana, Método de euskera radiofónico, Euskera irrati bidez (1965), hamar edizio izan zituena, Iztegi berezia, haurrentzat prestatutako Jolas bidez,... Eta didaktika berritzeaz gain, irakasleak prestatzen egin zuen lan eskerga.
5. POLITIKARI DAGOKIONA.
a. Eta politikan ere egin zuen bere ekarpena. Gorago esan den bezala gazte-gaztetandik konprometitu zen, egin zuen aukera bat. Eta egindako aukerari estu lotu zitzaion eta bizitza osoan eutsi. Erbestean Estatu Batuetan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izateko eskatu zion Jose Antonio Agirre lehendakariak eta hala bete zuen zintzo mandatu hura ere. Alderdi batekoa, EAJkoa izan zen beti. Baina ezin esan bere alderdi besterik ikusten ez zuen: Yon Oñatibia beti izan zuen herri osoa, Euskal Herri osoa, eta euskal herritar guztiak bere ikusmiran eta bere gogoan. Halakoa zen eta haren izaera.
6. HAREN IZAERARI DAGOKIONA.
Ezagutu zutenek ongi dakite gizalegeko gizona zela. Langile nekaezina, apala ezeren harrokeriarik gabe, baikorra eta ekilea. Eztabaida antzuetan indarrak alferrik galdu gabe ekin eta aurrera egiten zekiena. Eta ingurukoei ere ilusioa eta itxaropena txertatzen zekiena.
Irribarre alaia, irribarre bakoitzean gaztetasuna eta poza. Gazterik hil zen, beti, beti gaztea izan zelako, ilusioa sekula galdu ez zuelako. Omenaldi honen bidez Oiartzungo Udalak Yon Oñatibiaren, Juanito Oñatibiaren espiritua ekarri nahi du gure artera: aurrera begira beti, irribarrez eta ilusioz, eta beti ekinez.
Lan asko egin zuen: langilea zelako, dudarik gabe, baina baita abertzalea zelako eta euskaltzalea zelako ere, eta egin zuen lana egin beharra zegoela ikusten eta sentitzen zuelako. Inor gutxi ausartzen zen garaian egin ere. Eta gehienetan dirutan deus irabazi gabe, edo deus gutxi; irabaziak euskararentzat eta herriarentzat izango ziren esperantzan. Mila proiektu eta ekimenetan sartzen zen, laguntzeko prest eta zerbitzatzeko prest, ordainetan zer jasoko zuen galdetu ere egin gabe.
Horixe izan zen haren lanbidea, batik bat, euskal kulturaren sustatzaile eta sortzaile, euskararen sustatzaile, irakasle eta irakasleen prestatzaile, metodogile, eta abar.
Gizon librea izan zen, librea Euskal Herria zerbitzatzeko eta Oiartzun zerbitzatzeko.
Horregatik guztiagatik Oiartzungo Udalak "Herriko Seme Kuttun" izendatzen du Yon Oñatibia Audela 2004ko urriaren .......................
(*)Oiartzungo Udalak emana zion "Herriko Seme Kuttun" tratamentua Yon Oñatibiari hil zenean egunkarietan argitaratutako eskeletan, euskaraz eta gaztelaniaz: (1) "Yon Oñatibia. Oiartzungo seme kuttuna. Oiartzungo Udaletxeak eta bere ahaidekoek". (2) "Oñatibia eta Audela'tan Yon. Oyartzungo seme kuttuna./.../ Oyartzungo Udaletxeak eta bere ahaidekoak. Oyartzunen, 1979garreneko uztailak 1". (3) "Yon Oñatibia Audela. Hijo predilecto de Oyarzun. El Ayuntamiento de Oyarzun y sus familiares. Oyarzun, 1 de julio de 1979".
Baina 25. urteurren hau ospatzeko lanetan hasitakoan, izendapenaren akta bilatzen hasita, ohartu gara "Oiartzungo Seme Kuttun" izendapen hori ez zela inongo aktatan jaso, ez zitzaiola ofizialtasunik eman. Udaletxeko artxiboan miatu dira aktak eta ez da inon aurkitu.
Horregatik ikusten da beharrezkoa ageriko egin zen izendapen hori ofizializatu eta akta batean jasotzea.