Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Publicaciones / Mugarri Saila / Lehen liberalismoa Oiartzun Haranean
Autor: Maria Teresa Gabarain Aranguren

Review:
Sarrera
70 Km.2 dituen Oiartzun ibai arroak, Gipuzkoako iparlehorraren txokorik zabalena harrapatzen du Urumea, itsasoa eta Nafarroako mendien artean. Lur aski eskurakor eta irekia, trikuharriek aintzina populaketarik izan zela adierazten digute. Erromarekin harremanik izan zuela adierazten diguten aztarnak baditugu, eta erdi aroan guda gizonak, merkatariak eta peregrinoak pasatzen ikusi zituen. Kokapen geografikoa dela eta, itsas bokazioa azkar asko sortuko da ingurotan.Harroaren gunean, Oiartzun Haranak leku nagusia bete zuen, Ramon Lekuona jaunak «amalur» hotsegin zion, eta egiaz, halatsu gertatu zen, hainbat herri bai baitziren aurka egin beharrean izango zituenak.
Inguruetako herriek baino nekazal baliabide gehiago zituenez Oiartzun harroak, ez zen honenbeste egon itsasoari behaka, eta
XVIII. azken alderako krisiaren eragina bera ere, azaletik soilik bizitu zuen.
Azterketa honek ez ditu aitzinako garaiak biltzen, On Manuel Lekuona oiartzuar historialari argia, aski luzaz aritua baitzen lan honetan. Lan honek apalki bada ere,
XIX. mendeko lehen 40 urteak bildu nahiko lituzke. Egia da bai aldia benetan laburra dena, Europa mendebaldean alabaina, Historiaren erritmoa aski agudo azkartuz dihoan sasoia dugu. Frantsestea eta Bergarako Besarkadaren artean, Haraneko egoileek emekiro-emekiro Errejimen zaharra ahituz zihoala antzemango zuten, eta egun Aro Garaikidea hotsegiten diogun aldia, kimu berrietatik sortzekotan zela. Aldi berriaren egunsentia, ez zen gero irribarretsua izan, eta hainbat odol nahiz malko ekarri zuen. Oiartzungo hainbat semek hartutako erabakiak badirudi Haranaren geroaldia egoera baztertzailean ipini zuela, baina herriek egiaz, ikaragarrizko zeinu aldakuntzak bizi izan ditzakete, eta Historian egoerak nekez gertatzen dira itzulezin.