Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Publicaciones / Mugarri Saila / Oiartzun Haranaren Geologia
Autor: Jose Angel Torres Saenz, Luis Ignacio Viera Ausejo

Review:
Sarrera
Egiatan, biziki zaila da Oiartzun Haran txikian eta inguruetan mende bakar batean jazo diren historia, politika, gizarte edo kulturari buruzko gertakari guztiak aipatzea.Halaber, Euskal Herriko eskualde txiki honetan 380 milioi urtetan gertatu den historia geologikoa orrialde hauetara biltzea ez da lan erraza. MUGARRI liburuki honen bidez, hori guztia azaltzen saiatuko gara, era jator eta errazean. Gaiak eskatzen duen zuhurtasun zientifikoa alde batera utzi gabe baina guztiontzako hizkuntza helgarria erabiliz, gaiari buruz dakitenei zein ezer jakin gabe ere, ezagun dugun historiaurre zaharrenaren gainean, hots, Oiartzun Haranaren historia geologikoan, sakondu nahi duten guztiei.
Lur Zientzietako atal hori hedatu nahi dugu eta, hartara, haranaren sorrera eta hura osatzen duten metakin litologikoak aztertuko ditugu. Oiartzungo arrokarik zaharrenak zeintzuk diren eta zeren berri ematen diguten... Noiz eta nola urgaineratu ziren mendiak... Zein gertakari geologikok ahalbidetu zuen haranean nagusi den Aiako Harria mazizo arranditsua urgainera zedin.... Zeintzuk mineral aurkitu diren arroken azpian, Arditurrin eta eskualdeko beste toki batzuetan... Zer-nolakoak ziren eta nola bizi izan ziren fosilduta aurkitu ditugun izakiak...
Harrigarria da argitalpen honetan aztertu den alde txiki horretan hainbeste ezaugarri morfologiko bitxi eta berezi biltzea. Horiek direla eta, Oiartzun Harana eta inguruak interes geologiko handikoak direla uste dugu.
Goi-haranean, Aiako Harria eta Bianditz mendiguneetako inguruan, Gipuzkoako eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrokarik zaharrenak azaleratu dira. Aiako Harria-Bianditz mendigunea Euskal Herri osoko agerpide granitiko bakarra da.
Oiartzun ibaiak lau era geologikoetan eratu diren geruzak zeharkatzen ditu eta horrela dakigu geruza askotan fosilak gorde direla.
Hona bildu diren kapituluak hobeto ulertzeko, aztertutako aldearen mapa geologikoa eta taula kronoestratigrafikoa erantsi ditugu, aldi geologiko bakoitzari dagozkion arroka eta formazioak non agertzen diren eta noiz eratu ziren azaltzeko asmoz.
Mapa paleogeografiko ugari ere txertatu ditugu, haraneko arroketan agertzen direnfosilen eskema anatomikoak eta berrosaketak, eta Geologia Hiztegia, gaiaren inguruko zalantzak argitzeko.
Azkenik, argazki ugariz hornituta duzu testua, arrokak, fosilak eta mineralak ezagutzeko eta agertzen diren puntu interesgarriak zeintzuk diren jakiteko.
Espero dugu, beraz, esku artean duzun liburua, Oiartzun Haranaren geologiaren nondik-norakoak azaltzeaz gain, lan tresnatzat erabilgarri izan dakizula. Gai honetan jantzita daudenentzat monografia osoa izatea eta Lur Zientzietako adar horri buruz jakin nahi dutenentzat edo ikasleentzat material pedagogiko eta didaktiko baliotsua izatea.