Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Publicaciones / Mugarri Saila

Oiartzungo Esteban Donarean Elizako moneta aurkikuntza
Sarrera Lan honen helburua Oiartzungo moneta aurkikuntza garrantzitsua ezagutzera ematea da. Harrigarria da Gipuzkoa bezalako lurralde txiki batean, gune arkeologiko zehatzetan aurkitutako Erdi Aroko eta Aro Modernoko material numismatiko ugaria izatea: 500 txanpon baino gehiago Mutrikun, Oiartzungo 900 txanponak eta kopuru handiago bat Getarian, beste aurkikuntza apalago batzuk kontuan hartu gabe. Bilduma publikoetan eta pribatuetan milaka txanpon ikusi dituenarentzat, gehienak jatorriari buruzko daturik gabe, oso deigarria da gertakari hau. Mota honetako moneta aurkikuntzen banaketa mapa bat begiratu hutsarekin aztertuko bagenu, Gipuzkoa moneta garapen gehiena duen eskualdeea dela ikusiko genuke.



Oiartzun Haranaren Geologia
Sarrera Egiatan, biziki zaila da Oiartzun Haran txikian eta inguruetan mende bakar batean jazo diren historia, politika, gizarte edo kulturari buruzko gertakari guztiak aipatzea. Halaber, Euskal Herriko eskualde txiki honetan 380 milioi urtetan gertatu den historia geologikoa orrialde hauetara biltzea ez da lan erraza. MUGARRI liburuki honen bidez, hori guztia azaltzen saiatuko gara, era jator eta errazean. Gaiak eskatzen duen zuhurtasun zientifikoa alde batera utzi gabe baina guztiontzako hizkuntza helgarria erabiliz, gaiari buruz dakitenei zein ezer jakin gabe ere, ezagun dugun historiaurre zaharrenaren gainean, hots, Oiartzun Haranaren historia geologikoan, sakondu nahi duten guztiei.


Oiartzungo Kantutegia
Eskolak emateari utzi nionean, pentsatu ere pentsatu nuen, egokialdi ona izan zitekeela hura, nere idazlanetan lasaitasun handiagoz zerbait egiteko. Orduko itsumustuan, bi bide egokitzen zitzaizkidan aukeran. Lehenengoa, egindako lanak oinarri hartuz, herri literaturari buruzko sintesis bat erdaraz burutzea. Erdaraz diot, nire ahaleginak maila onartu bat eduki zezan eta zabalkunde handiagoa ere bai. Eta bigarren, poesigintzan poemategi berri bat idazteari ekitea. Baina egokiera ikusi nuenean Oiartzungo Kantutegiaz zerbait egin zitekeela, gainerako asmoak alde batera utzita lan honi ekin nion. Ez dakit aukera ongi egin nuen; baina aitortu beharra daukat, atsegin handiz burututako lana dela hau, eta gogoz ere bai, uste dudalako baliagarri izan litekeela ez bakarrik gure jaioterriarentzat, baita beste edozein herrirentzat ere.





