Agenda
Servicios Web
- Concursos/Contrataciones
- Empleo
- Biblioteca municipal
- Servicios Sociales
- Noticias
- Publicaciones
- Solicitudes
- Proyectos municipales
- Normativa, ordenanzas
Sobre Oiartzun
- Información general
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismo
- Cultura
- Galería Fotográfica
- Callejero
- Teléfonos de Interés
Ayuntamiento de Oiartzun
- Departamentos
- Guardia Municipal
- Calendario impuestos
- Presupuestos
- Actas municipales
- Organización
- Sociedades
Publicaciones / Oiartzun Aldizkaria

Oiartzun 2000
Milurteko berriarekin batera Oiartzun Aldizkariak lehengo bidetik jarraitzen du, eta oraindik ere haraneko lehengo eta oraingo gaiak bilduz eta zabalduz dihardu. Aldizkaria argitaratzeko kolaborazio guztiak, beti bezala, altruistak eta funtsezkoak izan dira. Honenbestez urtero saiatzen gara gure txokoan bizi den egoera biltzen eta lortutako emaitza ez da kasualitate kontua, 1975az geroztik egin diren ahaleginen ondorioa baizik. Edizio honetan Maittere Arbide misiolariarekin elkarrizketa egiteko aukera izan dugu, eta misio lurretan egin dituen lanen eta bere bizipen pertsonalen beri eman dugu. Aldizkarian Eugenio Arozenaren izena ere berreskuratu dugu, zeina 1979 urteaz geroztik gure orrietatik kanpo egon baita. Berak egin duen lana, antzerkikoa noski, Oiartzungo gazteei zuzenduta dago. Aurten berezitasun bezala irakurleen arreta Oiartzun argazkietan atalean agertzen diren hiru argazkitan zentratu nahi dugu, izan ere argazki hauek historiko moduan katalogatu baitugu, ondoren agertzen diren arrazoiengatik: a) Peciña botika edo farmaziako argazkia, ez baikenuen ezagutzen bere kokalekua; gaur egun, ordea, badakigu udaletxearen ondoan zegoela, egungo Zamateta etxean. b) Oiartzundik Donostiarako autobusen lehen linea ote da edo Oiartzundik Donostiarako azken diligentzia? c) Oiartzungo auzo gehienak biltzen dituen panoramika; Adolfo Leibarrek 1965ean Urkabe menditik ateratako argazki batzuekin egindako muntaia da. Azkenik, aldizkarian lankide izan genuen Julian Bergaretxeren heriotza gogoratu behar dugu (G.B.)



Oiartzun 2001
Beste behin ere, abiadura ederrean joan da urtea. Badirudi orain egun gutxi aritu ginela aurreko urtekariaren sarrera idazten eta berriro ere lan bera egitea tokatu zaigu. Hala ere, nahiz eta urtea arin joan den, gure herrian aldaketa ugari ikusteko aukera izan dugu. Batez ere, etxegintzari dagokion alorrean, "jo ta fuego" aritu direla esan dezakegu, eta ezta ba bereziki merke daudelako, behinik behin. Jadanik, pausoka-pausoka, baserri kutsua galdu eta industri-hirigintza inguruan kokatzen den giroa sutzen ari da gure herrian. Lehen belarsoro bat besterik ez zen lekuan, orain perretxikoak bezala, etxebizitza ugari eraiki da eta Elizalde eta Ugaldetxo auzoak, ia-ia, bat egiteraino heldu. Arragua, Altzibar, Elizalde eta Karrika auzoek ere aldaketa nabarmenak izan dituzte. Honen ondorio bezala, herriko biztanle kopurua igo egin da eta kanpotik inoiz baino jende gehiago etorri dela aitortu beharra dago; aurpegi ezezagun asko ikusten da behintzat gure herrian asteburuetan. Udaleko agintariak ere, urte osoan zehar ez dira gelditu ere egin eta begi bistan ditugu udaletxean bertan egindako obrak, baita Arraskularre kalean egiten ari direnak, Elizalde-Altzibar bidean etabar. Aurtengo urtekariko pertsonai berezia Oiartzungo herriari oso txertatua dagoen Joxe Remigio Ostolaza Linazasoro dugu. Gainerako atal guztiek Oiartzunen gertatu diren berrien jabe egiteko aukera eskaintzen dute; bere garaian jakin ez genituenak orain ezagutuko ditugu eta bagenikizkienak, aldiz, gogoratu.