udala

Herritarren partehartzea
Albisteak

 



[2012-03-15] Gazte Informazio Bulegora jo behar da, hilaren 31 arte

Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean irekiko da


Astelehenean (martxoak 19) irekiko da Udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan parte hartuko duten haurrentzako izena emateko epea. Hilaren 31 izango da izena emateko azkeneko eguna.

Udalekuetan 2000 eta 2008 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute (bi urte horietan jaioetakoek ere bai). Oiartzuarrak izan beharko dute edo herriko ikastetxe batean matrikulatuta egon beharko dute (hauek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute).

Udalekutako kuota arrunta 70 euro izango da. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, 26 euro gehiago ordiandu beharko dituzte. Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute, %25eko deskontua izango dute kuotan. Ordainketa guztiak Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar dira: 3035 0126 60 1260044447.

Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan egin behar da (Mendiburu 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era). Izena emateko orduan, ordainagiria eta gizarte segurantzako txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira. Autobusa erabiliko duten eta osasun arazorik ote duten ere izena emateko momentuan jakinarazi beharko da.




[ Orri nagusira ]
 
Eguraldia
Eguraldia 0.0 ºC
max: 0.0 ºC
min: 0.0 ºC
oiartzun
Elkarteen txokoa
turismo bulegoa
Gotti Betti aisialdirako agenda