udala

Herritarren partehartzea
Sailak
Prentsa eta Komunikazioa > Gotti Betti aisialdirako agenda

Gotti Betti


Gotti Betti, Oiartzungo Aisialdirako Agenda         

Oiartzun herri bizia da eta arlo askotako ekimenak antolatzen dira astero-astero: kultura, kirola, musika, antzerkia, mendia... Batzuk Udalak antolatzen ditu, beste batzuk herri-eragileek antolatzen dituzte Udalaren laguntzarekin eta beste batzuk berriz, herriko eragileek bere kabuz antolatzen dituzte.

Gotti bettik udalak zein herriko eragileek antolatzen dituzten ekimenak biltzen ditu eta hilabeteko lehen egunetan jasotzen dute oiartzuarrek etxeko postontzian, hilabete horretan herrian egongo den aisialdi eskaintzarekin.

Ahalik eta agenda osatuena eta praktikoena izan dadin herriko talde eta eragileek antolatzen dituzten ekimenen berri emateko aukera dute. Nola? hilaren 20a baino lehen deialdien berri emanez helbide elektroniko honetan: komunikazio@oiartzun.org

Gotti Bettin ekimenaren berri eman ahal izateko 5 datu eman behar dira, ezinbestekoak bostak: data, ordua, ekintza (nahi izanez gero ekintzaren azalpen laburra), lekua eta antolatzailea.

Bestalde, herrian antolatzen diren ekimenetan parte hartzeko gonbita egin nahi die Oiartzungo Udalak herritar guztiei.  




 Gotti Betti aleak

[Atzera]
Eguraldia
Eguraldia 0.0 ºC
max: 0.0 ºC
min: 0.0 ºC
oiartzun
Elkarteen txokoa
turismo bulegoa
Gotti Betti aisialdirako agenda