Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Historia / Bi gauza bitxi oroitaraztenJesusen bihotzaren plaka eta aldare nagusiko baranda
Gauza bitxi eta jakingarriak egunero ikusten ditugu geure aurrean. Ikusi bai, baina ezezagunak egiten zaizkigu, harik eta norbaitek beren historiatxoa agertzen digun arte.
Horrelako gauza pare bat azaldu nahi dizuet gaur, Manuel Lekuonaren argibideakbitarteko hartuz.
1 – JESUSEN BIHOTZAREN PLAKA
Gure gogoanean ezagutu izan dugu San Estebanen plazan, udaletxearen aurrez aurre dagoen etxebizitzan, bigarren pisuko balkoian, Jesusen Bihotzaren plaka bat, gauez argitxo bat pizturik izaten zuena. Gerora badakigu, Irastortza-Erauskin familiak bere etxebizitza utzi zuenean, plaka hori Juanito Adurizen esku geratu zela.
Iruditxo horrek badu bere kondairatxoa, Manuel Lekuonak bere La religiosidad del pueblo de Oiartzun idazlanean aipatzen duena. Hala dio:
"A principios del siglo, el Ayuntamiento tomó el acuerdo de colocar una placa del Sagrado Corazón de Jesús en la fachada del Ayuntamiento. El acuerdo no llegó a cumplirse porque personas mal avenidas con tal alarde de religiosidad, buscaron y hallaron un vecino que estampase su firma al pie de una protesta contra el acuerdo. La placa se colocó con toda solemnidad en la fachada de una casa que se halla enfrente de la concejil" (azpimarra gurea) .
Behin baino gehiagotan oroitarazi zigun osabak Jesusen Bihotzaren plakarekin gertatutakoa. Hitzez gauza gehiago aipatzen zuen artikulu idatzian baino. Nola gobernadoreak baldintza bat jarri zuen: inor agertzen bazen herriko udalak hartutako erabakiaren kontra, ez zegoela jartzerik Jesusen Bihotzaren irudia udaletxeko balkoian. Eta nola izan zen bat —eta zeintakoa zen ere esaten zuen Manuel Lekuonak— udaletxeko erabakiaren kontra agertu zena. Beraz, ez zuten betetzerik izan udalaren asmoa, plakarentzat beste leku bat bilatuz .
Argazkian ikus daiteke non izan zuen kokaleku aipatu dugun iruditxoak. Desadostasun baten ondorio izan zen herriak udaletxearen aurreko balkoian irudi hori jarri izana. Badakigu Irastortza-Erauskin familiak, beren etxean bizi ziren artean, irudiari gaueko argitxoa pizten ziotela, urte askoan gainera. Bizilekuz aldatu zirenean —bi semeak, Inozentzio eta Antonito, ezkontzaz Donostiara bildu zirenean— Jesusen Bihotzaren plaka Kastrone-ko etxe-jabearen esku geratu zela, honek ere asmo bera duelarik, irudia etxeko balkoian, kalera begira, jartzekoa.
2 – ALDARE NAGUSIKO BARANDA
XX. mendeko lehen laurdenean, eliza eraberritu zenean —elizako paretak pintatuz, aurreko leiho handiak eginez, leiho eta zulo zaharrak estaliz, aldare nagusiko baranda aldatuz, eta abarrez— zenbait gauza zokoratua izan zen, eta beste zenbait eraberritua. Hala gertatu zen aldare nagusiko barandarekin ere, zaharra kenduz eta oraingo berria jarriz.
Guk ezagutzen ez genuen kontua zen hori, baina ezagutzen zuten garaiko lekukoek. Eta zera da: baranda horren pusketa begi bistan daukagula, kaletarrek maiz ikusteko moduan. Seiñene-n dago, Romerone-an, Joxixione-ra begira, argazkietan azaltzen den bezala.
Manuel Lekuona, apaiz gaztea zelarik, lekukoa izan zen eliza berritzearena. Eta bere azken urteetan, behin baino gehiagotan aipatu zigun, nola Romerone-ko balkoi txikian dagoen barandatxoa, arkuan ixten dena, lehengo aldare nagusiko barandaren pusketa dela. Don Jose Domingo Larrañagak egin ote zuen bitarteko ere esaten zuen, baranda-puska hori gaur dagoen lekuan jartzeko.
Historiatxoak erakusten digu, gaurko baranda imitatzaile eta maskalaren ordez, lehendik burnizkoa izan zela, Oiartzun bezalako olagizonen herri bati dagokion eran. Eta agian bertan egina ere izan zitekeela, Donostiako Konstituzio Plazako balkonadura hala omen den bezala .
Testiguei esker, gaur badakigu zein neurritakoa zen aldare nagusiko baranda, zein alturakoak ziren burni-esolak, eta nolako tarteak zeuden hauen artean . Eta formari begira, berriz, guk ezagutzen dugun baranda-puska biribila denez, badirudi epistola edo ebanjelioa kantatzeko tokia dela, pulpitu-ertzen biribildura duena, eta herriari begira zertxobait irtena. Burnizko barandak emango lioke eskailerari bigunkeriaren kontrako erremedioa, XX. mendeko eliza-berritzearen lehenengo asmoak agian zeukan eite belaxka.
Gauza bitxi pare bat aipatu dizuegu. Uste dugu ona dela zaharrek esandakoa jasotzea, batez ere argigarri denean, eta guk beste inork jasoko ez duenean. Gauza txikiek osatzen dute, kultura zabaleko altxorraren jakinduria zehatza.
Juan Mari LEKUONA