Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Historia / Oiartzungo Txistulari banden txapelketei buruz
Betitik harrituta uzten ninduen hainbatetan jotako Luis Urteagaren Rapsodia II pieza zoragarriaren gainean azaltzen zen lerroak: OBRA IMPUESTA EN EL 2º CONCURSO DE OYARZUN- AGOSTO 1923. Ez genuen Oiartzunen halako txapelketarik izan zelako berririk txistulari taldean (gazteak izaki), eta gure artean ere ez genion, egia esan, halako garrantzirik ematen. Baina beti hor egon da, agian bitxikeria bat bezala ezer baino gehiago.
Baina Juanito Arozena Egimendia1 udaleko paper zahar eta artxiboa arakatzen hasi den honetan, hainbat gauza ikasi, argitu eta ezagutzen joan garen honetan, horratx non azaltzen diren txapelketa hauei buruzko nondik norakoak. Esan beharra daukat nire jakin-nahia, hainbestean behintzat, ase dela eta norbaitek kuriositaterik baldin badu txistularion errepertorioko partitura garrantzitsu honen nondik norakoari buruz, hona betetzeko asmotan osatutako artikulua.
Nonbaitetik hasi behar eta, Oiartzunen era honetako bi txapelketa bakarrak jokatu direla adieraziz hasiko gara. Lehenengoa, 1922an, eta bigarrena, hurrengo urtean. Biak herriko festetan jokatu ziren, eta arrakasta handiarekin nonbait2.
ZERGATIK
1922ko uztailaren 10eko saioan3 alkate jaunak “... puso en conocimiento de la Corporación el propósito de la Comisión de asuntos generales que se ocupa de la confección del programa de festejos de organizar para la tarde del día seis de agosto un concurso de tamborileros para fomentar la afición al típico insrumento del País.
Enterado el Ayuntamiento aplaudió la idea y la hizo suya, aprobando seguidamente las bases del citado concurso...4
El Ayuntamiento de este Valle en su deseo de fomentar el típico instrumento de nuestro País ha acordado celebrar un certamen de bandas completas de tamborileros con motivo de las fiestas patronales.
Las condiciones son las siguientes:
1. Las bandas de tamborileros que tomen parte en el concurso de ejecución deberán estar formadas por cuatro individuos de los cuales por lo menos tres habitualmente toquen juntos en alguno de los pueblos del País vasco. Esta condición se acreditará con un certificado del Alcalde, Secretario o Juez del lugar en que los individuos de la banda ejerzan sus funciones cuyo certificado deberá ser enviado en el momento de la inscripción.
2. Los ejercicios consistirán en la ejecución de dos piezas, una de libre elección y otra impuesta. Esta última les será remitida a las bandas concursantes con ocho días de antelación al del certamen.
3. Se concederán tres premios:
- El primero de 400 pesetas.
- El segundo de 200 id.
- El tercero de 100 id.
- El jurado podrá declarar desiertos uno o todos los especificados así como establecer los premios suplementarios que entienda precisos, siendo inapelables sus resoluciones.
4. Las bandas de tamborileros que hayan de tomar parte en el concurso de ejecución deberán notificarlo antes del 27 del corriente enviando el cerificado a que se ha hecho alusión en la condición número uno así como también los nombres de los individuos que forman la banda a la Secretaría del Ayuntamiento de este Valle.
OYARZUN, 10 de Julio de 1922.
LA COMISIÓN. NORTZUEK PARTE HARTU ZUTEN
1922an Villabona, Irun, Tolosa, Andoain, Hondarribi eta Hernaniko bandek egindako eskariak eta bakoitzaren udaleko ziurtagiriak gordetzen dira5. Bigarren urtean, berriz, Donostiak, Tolosak eta Bergarak bakarrik parte hartu zuten.
Epaimahaia herriko Alkateak, Aginagalde jaunak lehendakari moduan, Emilio Navas Udaleko idazkariak bere horretan, Felix Mitxelenak, Norberto Almandozek (Sevillako katedraleko organista, Astigarragakoa), Luis Urteagak (Donostiako S.Vicente parrokiako organista) eta D. Pablo Irigoienek (Oiartzungo bertako organista) osatu zuten 1922an. Eta 1923an ere bai, D. Pablo Irigoienek izan ezik. Bere partez, Sekundino Esnaola (Donostiako Orfeoiaren sortzailea) eta Iraola Jna (Errenteriako bandako zuzendaria) etorri ziren.
Txapelketen emaitzak hauek izan ziren:
1922ko Abuztuaren 6an jokatutakoan:
1. Hernani. Partaideak: Tx.1ª Isidro Ansorena Eleizegi, Tx.2ª Nicolas Zubillaga Echeberria, Silbotea Jose Ansorena Eleizegi, Atabala Federico Uzcudun Benarán.
2. Tolosa. Partaideak: Tx.1ª Leandro Zabala, Tx. 2ª Alberto Alberdi, Silbotea Jose Chinchilla, Atabala Valeriano Mocoroa.
3. Billabona. Partaideak: Tx.1ª Miguel Mtz de Lecea Lascurain, Tx. 2ª Secundino Mtz de Lecea Lascurain, Silbotea Pío Gurruchaga Yturrioz, Atabala Daniel Arrillaga Tolosa.
1923ko abuztuaren 5ean jokatutakoan:
1. Donostia. Partaideak Tx.1ª Isidro Ansorena, Tx. 2ª Secundino Mtz de Lecea, Silbotea Julián Unánue, Atabala Máximo Castañeda.
2. Tolosa. Partaideak: Tx.1ª Leandro Zabala, Tx.2ª Alberto Alberdi, Silbotea Jose Chinchilla, Atabala Valeriano Mocoroa.
3. Bergara: Partaideak: Pedro eta Leon Laspiur Larrañaga, Bonifacio Lascurain Olano eta José ignacio Urcelay Aguirre7.
Bigarren txapelketa honetan 2. eta 3. sariak, epaimahaiaren erabakiz, 250 eta 175 pezetara igo ziren.
BESTELAKOAK
Bi txapelketetarako prestatutako beharrezko piezak, epaimahaiko kide zen Luis Urteagak sortuak ziren: Pequeña rapsodia de aires vascos eta Rapsodia II8. Aukerako piezak zein izan zitezkeen arrastorik ere ez da aurkitu, ez Udaleko paperetan ez eta garaiko egunkarietan.
Ez dugu beste txapelketarik egin delako lekukotasunik, baina behintzat badakigu zergatik jartzen duen hasierako lerro ditxoso hori txisturako errepertorioko piezarik politenetako baten gainean, gure taldearen iritzian, behintzat.
Aitor Arozena Muxika