Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Historia / XVIII. mendeko irakaskuntza Oiartzunen
XVIII. mendera arte irakaskuntzak ez zuen garrantzi haundirik izan; ordurarte goimailako gizarteari murriztuta zegoen (nobleziako partaideek, elizgizonek, eskribauek eta administrazio karguek), zeren biztanlearen gehiengoa alfabetogabekoa baitzen. Aitatutako gizaldian, berriz, Ilustrazioak zein Fisiokraziak bultzatuta, irakaskuntzak maila guztietan hedatzen hasi zen. Gogoratu behar da, 1713. urtean Borbondarren dinastia finkatu zela Gaztelako Koroan, aipatutako ideia berriak beraiekin ekarri zutelarik.
Aro honetako irakaskuntza ezin da konparatu guk ezagutu dugunarekin, bai ordea gure arbasoek ezagutu dutenarekin. XVIII. mendeko irakaskuntza agintaria eta bortitza zen, gaur egungo ikuspuntutik ikusita, askoz gehiago zientzi pedagogiaren oinarrietatik ikusita. Aintzineko Erregimenaren jarduera guztiek bezala, irakaskuntzak ere, ikusiko denez, eliz kutsu haundia zuen.
Irakaskuntza udalen arduran zegoen; azken fmean, irakaslea udal langile arrunt bat zen. Irakasleak udalarekin kontratua zinatzen zuenean, zenbait betebehar onartzen zituen; kontratuek ordutegia, ikasgaiak, irakasteko metodoa eta soldata ezartzen zituen.
Ikasdenboraldia urtean zehar zabaltzen zen (igandeetan, jaiegunetan eta Aste Santuan ezik), bai goizez bai arratsaldez, bi zatitan bananduta: irailak 29tik martxora arte eta martxotik irailak arte; lehenengo zatian klaseak goizeko zortziretan hasten ziren, eta udako denboraldian goizeko zazpiretan. Bere eginkizun nagusiena irakurtzea, idaztea, zenbatzea, kristau doktrina, introitoak eta gaztelania irakastea zen; eskolan zein kaleetan euskeraz hitzegitea umeentzat debekatuta zegoelarik -Gipuzkoa gehienetan gertatzen zen lez2-.
Irakasteko kontratuetan eguneroko eginbeharra ezartzen zen:
- Goizeko zortzietatik bederatziak arte, hasteko, irakasleak idazteko lumak moztu behar zituen. Gero otoitzak irakatsi, kontu eta zenbaketetan aritu umeekin, eta gaia birpasatu behar zituen (goizez eta arratsaldez, lau aldiz), ume bakoitzak bere birpasatzailea zuelarik, hau da, letreaitzen zuenak iraurtzen zekien batekin eta hasiberriak letreaitzen zekienarekin. Azkenik idazteko metodoa irakatsi behar zuen: burua altxatuta eduki, lumak bi aldeatik papera ikutu, besoa gorputzaren kontra jarri, luma belarriaren parean eta ukondoa mahiaz kanpo mantendu. Hau ondo irakasteko, irakasleak makila erabiltzeko parada zuen (makiltxo bat behatzen kontra).
- Bederatzietatik hamarrak arte ikasgaia eman behar zuen, erdia irakurrita eta erdia letreiatzen. Idazten ikasten zutenek, goizean liburuekin eta arratsaldean auziekin entsaitzen zuten.
- Hamarretatik hamar t'erdiak arte, ondo zekizkien mutiko bati otoitzak esanarazi behar zion, goizean euskeraz eta arratsaldean erderaz, beste ikasleak hitzez hitz errepikatzen zutelarik, eta idatzizkoak zuzendu.
Irakatsi beharreko hezkuntza zabala zen, ikasleek ez zuten ezagupen batzuk ikasi behar bakarrik, baita zenbait printzipio moralak eta gizabideak ere. Egunero otoitzak abestarazi behar zien eta meza nagusira joaten lagundu ikasleei, ikasle guztiek meza nagusi, salbe eta prozesioetara joateko betebeharra zuten, eta irakasleak beraiekin; meza nagusietan, irakaslea gizonezkoen aldameneko eserlekuan jarri behar zen ikasleekin. Zuzen jokatzearren irakasleak bi salatari hautatzen zituen larunbatero, hauek astean zehar egindako maltzurkeriak apuntatu zitzaten, gero maisuak zigorrak jartzeko, batez ere lapurketa eta irain kasuetan.
Norbait irakaslearekin hitzegiteko asmoarekin bazetorren, honek lehen baino lehen agurtu behar zuen, klasearen martxa normala ez oztopatzearren. Irakasleak ezin zuen eskolatik atera arraziorik gabe, eta bidaiaren kasuan udalaren baimena behar zuen, lehen baino lehen ordezko bat aurkitzeagatik.
Irakasleak bere soldatatik bizi behar zuen (90 dukado zilarra urteko, lau hilabeteko hiru herenetan), bere irakaspenengatik ikasleei kobratu gabe. Ikasle batek beste bati irakasteagatik kobratzen bazion, irakasleak dirua berreskuratzen saiatu behar zuen, umearekin zein bere gurasoekin hitzeginda.
Maisuak ez zuen inoiz ikasle bat goraipatu behar, aldiz, noizean behin zigortu egin behar zuen, bere mailatik jaitsi ez zedin.
Udaran ateratzeko orduan, inor euskeraz hitzegin eta errosariora falta ez zedin agindu behar zuen, salatarien laguntzarekin. Umeek jolasten zeudenean, norbait bere aldamenetik pasatzen zenean txapela kendu behar zuten kortesiarekin, honako hau esanda: "bendito y alabado sea el Santisimo Sacramento", eskuetan edukita aldendu arte. Jendez beteriko kale batetik pasatuz gero txapela besapean eraman behar zuten, gizonezkoei gerturatu gabe, enkargu jasoezean.
Larunbatero edo jaiegunaren bezperan, irakasleak bi "astekari" mezan laguntzeko, beste bi kandelak eramateko prozesioetan eta jaieguneko meza nagusian, eta beste bi organuaren hauspoak altxatzeko aukeratzen zituen.
Eskola Santa Magdalenaren Basilikan (Madalensoron) zegoen; irakasleak bere gelak, baratzea eta sagarondoa gozatzeko baimena zuelarik.