Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
< Informazioa Orokorra
/ Haraneko Historia Zaharra
Oiartzun Harana, Gipuzkoa Probintziako Ipar-ekialdean aurkit-zen da, Goizueta eta Lesaka Nafar herriekin mugaturik.
Haranari buruzko aipamen zaharrenak, Geografi Grekoerromatar klasikoan aurki daitezke, nahiz eta itxuraz nahiko desberdinak izan. Aipamen horietan Euskal Herri barruan kokaturik agertzen da. Ptolomeo greziarrak, itsaz baz-terrean aipatzen du "Onaskónoon"-en artean (Euskal Herrian): Oiasso polis, Oiasso akron Pyrenees ( Oiasso hiria Pririneotako Oiasso tontorra).
- Pompoio Mela-k Oiasson bezala aipatzen du.
- Plinio "gazteak" Oiarsotaz hitzegiten digu.
- Strabon-ek Oidasouna izena erabiltzen du.
Oinarrizko lau izendapen hauetatik, indar gutxiagoko eta bene-takoarekiko lotura gutxiagokoak sortu ziren, benetako hori Don Manuel de Lekuonaren ustetan "Oyarzun" delarik.
Bere oinarrian Oyar edo Oyan erroa egongo litzateke, eta horren esanahia ohian litzateke. Geografo zaharrek aipatzen duten lurralde honek, Bidasoa eta Urumea Haranen arteko lurrak hartuko zituzkeen, gaur egungo Irun, Hondarribia, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Errenteria eta Donostia barne.
Haraneko giza iharduera, Magdaleniensez gerokoa da (Goi Paleolitikoa). Hemen ziurrenik garai hartan kokatu zirenak aintzindari cromagnon-ekoak lirateke, horien arrastoak Aitzpitarte eta Torren gaur egun arte gorde izan direlarik.
Megalitikoa arte ez dugu beste ezagupenik, baina garai honetako arrastoek adierazten digutenez, gizarte hark kultur garapen han-dia izan zuen eta mediterraniar beste herrietan eragina era bai.
Brontze Garaiari dagokionez, hileta monumento megalitikoak geratu zaizkigu, hala nola Aitzetako Xabala, Agiña, Pagolleta eta Izu Dolmenak. Geroago Burdin Garaian, gure aintzindariek beren kultu-raren arrasto ugari utzi zizkiguten, batez ere harri egitura edo monu-mento borobilei dagokienez, Pirineotako Cromlech bezala ezagunak direnak. Azpimarratu daitezke Egiar, Errenga eta Oialekuloak. Azken hau ikertua izan da eta bertan arrasto garrantzitsuak aurkitu dira.
Garai honetarako, giza iharduerak aldaketa nabarmenak jasan ditu zelta eta indoeuropear eraginak direla eta, aitzuloetan eta ehizetik bizitzetik, artzantzan oinarritutako gizarte batetara igaroaz.
Gizarte honek jadanik ezagutzen du metal batzuk nola lortu eta zertan erabili. Sempronio Graco (K.a. 179)-z geroztik, badirudi erromatarrak ez zirela gaizki ikusiak izan eta hauek izan ziren, lur hauei "Vasconia" izena eman zietenak. Erromatarren garai haietan Haraneko zenbait lekuetan egindako meategi lanak garrantzitsuak izan ziren, eta horien artean indartsuenak Arditurri, Zontzorroitz, Ollakiñeta, Zubeltzu, Altamira eta Belbiokoak.
Beste arrasto garrantzitsuak, Juncal, Santa Elena eta Higer edo Asturiagakoak izan ziren (guztiak gaur egungo Irun eta Hondarribia Herri Mugarteetan kokatzen direlarik).
Garai honetako osaga! bezala, aipatu behar dira Andrearriagako harria, Agripa bidea, Tarrako-Pompleo-Oidasouna bidea (Strabon-ek aipatzen duena) eta Beloagako Fuertea izan zitekeena (Arkalen).
Erromatarrak I mendetik III mende bitartean ibili ziren lur hauetan. Erromatarrak joan ondoren, bisigodoen sarrera jasan behar izan zuten gure aintzindariek, hauen menpekotasunik onartu gabe.
Requiario Erregeak 499.urtean Espainia menperatu zuenean, Vasconia, godoen arteko lur administraritzan probintzia-dukadoa izan zen eta Oiartzun Harana Probintzi honen barruan kokatzen zen. Hala ere, euskaldunek beren lur eta ohitura guztiak mantendu zituzten. Egitura hau mantendu egin zen arabeak sartu zirenean, eta Errekonkista amaitu arte horrela iraun zuen. Errekonkistan eta IXgn mendean Vasconia Erresuma sortu zen eta Oiartzun Harana horren barne. Sancho III Handiak Erresuma hori zatitu egin zuen eta hala sortu ziren Araba Konderria, Bizkaia Jaurerria eta Gipuzkoa Probintzia, Harana azken honen barruan geratzen delarik. Xgn mende inguruan, Haraneko bizimoduak itxura ezberdinak hartzen ditu. Artzantzan oinarritutako bizimodua aldatuz doa eta gero eta gehiago dira behekaldeko lurretan geratzen direnak. Lur jabetza oso garrantzitsua da prozesu honen garapenean eta arrazoi horregatik, lehen jabetzak zerikusi handia dute defentsa eta guduekin.
Garai honetan, gizartea sozialki antolatzen hasten da, pixkanaka leku jakin batean kokatzen doa eta orduan sortzen dira lehen Haran, Hiri eta Unibertsitateak. Aurrenekoak berezko eskubideengatik, leku horietan aspaldidanik zeudelako, eta azkenekoak Erregeek eman zizkien Hastapeneko Herri Eskutitzei esker.
Xllgn mendean gure Haraneko izena, lehen aldiz idatzia ageri da, eta aipamen hau Baionako Elizbarrutiaren jabegoen mugapen batean ageri da, mugapen hau Celestino III Aitasantuak 1194. urtean egin zuelarik. Honela dio aipamen horrek: "Oiarzo izeneko haran, Donostiaraino...".
Beste aipamen batean 1207ean Nafarroako Sancho el Mayor Erregeak gure Harana Iruñako Elizbarrutian sartzen du. Egun haietan nabarmendu zitezkeen jadanik, Hiri eta Unibertsitateen sorpenak ekarri zituen ondorioak. 1150. urtean, Nafarroako Sancho el Sabio Erregeak, Donostiari Sustapen Eskutitza eta Fueroa ematen dizkio, horrek lurralde Historiokoarekiko lehen banaketa suposatzen duelarik. Pixka bat beranduxeago banatu ziren Hondarribia, Irun, Lezo eta Pasai Donibane, guztiak 1203. urtean Gaztelako Alfonso VII Erregeak ezarritako Herri Mugarteen Eskubideetan jasorik.
Nafarroa eta Gaztela erresumen artean sortutako hainbat Errege Dekretoen arrazoia da, garai hartan Gipuzkoa Probintzia bi erresuma horien artean banaturik aurkitzen zela.
XlVgn mendean zehar (1320), haranak bere azken banaketa jasaten du, Orereta itsas ertzeko auzoa Hiri bihurtzen delarik. Hiri berri honen izena Villanueva de Oarso izango da, horretarako Alfonso XI Erregeak emandako Fueroari esker. Banaketa honen ondoren Hiri berri hori Haraneko Hiriburu izendatu zuten, Harana bere menpe egotera pasa zelarik, eta horixe izan zen mende t'erdian iraungo zuten bi herrien arteko auzi eta istiluen arrazoia. Istilu horien une gogorenetakoa 1375. urtean izan zen 1453 urtean Juan II Erregeak Haranari Askatasun Dekretoa eman zion eta 1505 eta 1508. urteetan Gaztelako juana Erreginak berriro aintzat hartu zuen.
Hala ere, banaketari buruzko ezberdintasunak aspalditik zeto-zen eta 1544. urtean berri batzuk sortu ziren, mugarriak beharrezko eginez. Horrela, XVIgn mende amaieran, Haraneko Udal Barrutia gaur egun ezagutzen den eran behin betiko mugatua geratzen da.
XIV eta XV mendeetan zehar, defentsa erako bizilekua eratzen doa, Haraneko behekaldean. Nahiz eta bizimodu era hori garai hartako ezaugarria izan, eta Dorre Etxeak eraiki ziren, Dorre Etxe horiek ez zuten parte hartu XVgn mendean zehar banderizoen artean izendako borroketan. Bakar bakarrik Ugarte Leinuak parte hartu zuen, Oñaz-eko Ahalde Nagusien alde jarri zelarik. Enrique IV Erregeak Dorreak deseglteko agindu zuene-an, Dorre Etxe asko eta asko eratsiak izan ziren.
Orduan, historla garai berria hasten da Haranarentzat. Dorre Etxeak deseginik, biztanleen bizimoduak aldaketa handla jasaten du. Giza iharduerak nekazaritzara jotzen du, baserri inguruetan familiarentzat adina atereaz. Horrela sortzen dira lehen herri guneak, hauek Elizalde, Iturhotz eta Altzibar izan zirelarik.
Erromanikoan eralkia (X, XI eta XII) eta geroago Erdi Aro Garaiean bisigodoek berritua izan zen Elizari eta bere Dorreari su eman zien frantziar ejertzitoak 1476. urtean, bertan berrogeitamar lagunek bizia galdu zutelarik.
Birreraiki zutenean, Haraneko bizimoduaren ardatz bihurtzen da eta bertan ospatzen dira batzarraldiak, orduan ez bait zegoen Udaletxerik. XVIgn mendetik aurrera, Errenteriakoekin adiskidetu eta askatasuna lortu zuen. Nekazal-garapena ezarriz doan baserri egitura nagusitzen doa, merkatal giroagero eta zabalagoa da eta herri guneetan lantaldeak sortzen doaz. Kultur mugimendua Elizaren babesean garatu da eta, Burniolak sortuz geroztik mendeetan zehar olagizonekin izandako auziak konpondurik zeudenez, Haranean giza Harremanak sendotu egiten dira eta kultur garapena ere nabarmena da, eta horren adierazgarri dira garapen historikoan aipatzen diren herriko pertsonai garrantzitsuak.
Datozen bi mendeetan zehar egoerak berdintsu jarraituko du, hau da, garapena izango da nagusi. Hala ere, dena ez da garapena, tartean badaude borrokak: mugan dagoenez normandiar korsarioek, frantsesek eta beste zenbaitek bertan sartu nahi izan zuten.
Garapen epe honen alderdi eta ekintza nagusie-nak aipatzekotan, hor leudeke:
Parrokiko lanak, Erretaula Nagusiko Errematearen lanak 1629an hasten dira eta 1726 inguruan bukatu. Garai honetan, pixkanaka, bazterretako aldareak eta Koruko aulki aldiak eraikitzen dira, bertan Juan de Huici, Sebastian Lekuona, Jose de Zuaznabar, Sarobe eta beste zenbait izen haundiko pertsonaiak parte hartu zutelarik.
1595ean San Juan Bataiatzailearen Basilika eta Hospitalaren obrak egiten dira. Batzuen ustez Haraneko arteari dagokionez, "Capilla Sixtina" bezala kontsidera daiteke. Lan horretan parte hartu zuten, Joanes de Sarobe eta Hieronimo de Larreak beste zenbaiten artean, eta lan horiek aurrera ateratzeko dirulaguntza Joanes de Arbide Indianoak eman zuen.
1571. urtean zehar Perun Kuzkoko Lehen Gotzaiaren Eliz Sakratzea izan zen, izendapen hori Sebastian de Lartaun Haraneko semeak jaso zuelarik..
1755. urtean Haraneko Ordenantzak idazten dira. Askoz lehenago Araudi Kontzejuak ere ezartzen zituen Udal Gobernua arautzen zuten Ordenantzak. Horrela, 1535eko Ekainaren 30ean, Haranak Ordenantzen berrikuntzari ekin zion bere 94 artikuluetan. 1536ko Abenduaren 12an jarraitu zuten. Beste askoren artean, bertan Kontzejuaren eraketa, kideen betebeharrak eta bere lansariak arautzen ziren.
1560. urtean geroztik, bazegoen gaixoentzat Santa Maria Magdalenaren adbokaziozko Hospitala, Madelensoro bezala ezagutzen den lekuan.
1766ko Maiatzaren 5eko erabakian, bateango bi diputadu e