Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
< Informazioa Orokorra
/ Ondare Artistikoa. Monumentuak
DONE EZTEBE PARROKIA
(Elizalde Auzoan). Eraikuntza zaharra, Done Eztebe martiri nagusiaren adbokaziopean. Erdi Aro Garaiean, badirudi Kapila Bisigotikoa egon zela, eta ondoren eraikuntza Erromaniko garrantzitsuagoa eraiki zela Xgnetik XIIgn mende bitartean, nahiz eta bata ez bestearen arrastorik geratzen ez den. Geroago Hasierako Gotikoari zegokion eraikuntza izan zen, honen arrasto gutxi batzu gordetzen direlarik, gorputzaren erdialdean eta hegoaldeko fatxadan hain zuzen. Gerrateetan izandako sute eta ondorengo berrikuntzek, izaera mistifikatua ematen diote eraikuntzari eta zail bihurtzen da molde arkitektoniko jakinean sartzea eta adina zehaztea.
Eliz-barne handia du, 15,25 m zabal, 50 m. luze eta 25 m.tako altueraz. Kanpoan sendogarri lodi batzuk ditu. Absidea Ekialdera zuzentzen da, eta bertan aurkitzen da Aldare nagusia. Aldare altua da eta bertara iristeko marmolezko eskailera dago. Hor kokaturik dagoen erretaula handia Lumbierreko Juan de Huici e Iturain Maisuak egindakoa da. Erretaula lanak 1629an hasi ziren. Bukatu zenerako 1640gn urtea zen, eta 1661gn urtean Mateo Ochoak urreztatu egin zuen. Urreztatze lanak Manuel de Alquizak bukatu zituen 1724gn urtean. Erretaula borobilduz amaiera barrokoa aurkitzen da, Sebastian de Lekuona eta Jose de Zuaznabar oiartzuarrek 1726gn urtean egina. Eliz gorputzean, arreta berezia merezi du Sagrarioak.
Baita San Martin, Santa Catalinaren aldareek eta Erakastegiak ere, eta, nola ez, sakristautzako zizkuak eta Koruko alki sailak ere, azken hau barandau artistiko batez itxia dagoelarik. Koruarekin jarraituz, bertan CAVAILLE COK (Fille) izeneko organua aurkitzen da. Koruaren azpian Kristo Sainduaren Kapila dago, bertan dorrea eusten duten 4 pilare daudelarik, arkada laukoitza osatuz.
Beste osagai garrantzitsua Pietatearen Kapila da, sarrera nagusian dagoena. Arzurian egindako pietatea gotikoa da.
Dorrearen oinarria karratua da, eta sendotasun itxura du, agian 40 m.tako altuera duelako. Behin baino geiagotan suntsitua izan da, eta gaur egun duen itxura Nicolas de Lizarraga-ren proiektuaren araberakoa da, obrak Juan de Sarobe maisu oiartzuarrak 1548an hasi eta Pedro de Zalduak 1605ean bukatuak izan zirelarik. Eliza "Iglesia juradera" bezala onartu zuten Probintziako Ordenantzetan 1415ean eta Enrique IV Erregeak 1457an.
UDALETXEA
(Elizalde auzoan). Maese Nicolas de Zumetak 1678an eraikitako eraikuntza. Eraikuntza soila da, eta arte-harrizko harlanduez egina. Oina karratua da eta teilatua 4 uretakoa. Bere behe solairuan aterpe handi bat du, 5 arku dituelarik. Arku horien gainean eusten da solairu nagusia.
Fatxada nagusia Iparraldera zuzendua dago, erdian balkoi bat eta bi aldeetara bana dituelarik, hirurak burni landuzko barandaz. Balkoien gainean haraneko bi Armarri aurkitzen dira, eskultore menditar Laincera aita-semeek egindakoak.
DONIBANE BATAIATZAILEAREN BASILIKA
(Elizalde Auzoan). XVI. mendeko eraikuntza, helburu bikoitzaz eraikia, hau da, Basilika eta Hospital saindu gisa, Juan Donea Bataiatzailearen abdokazioz. Haraneko semea zen Joanes de Arbide "Indiano"aren dirulaguntzaz eraikia izan zen. 1595. urtean eraikuntza lanak, Parrokiko Dorera eraiki zuenak berak zuzentzen zituen, Joanes de Sarobe izenekoak han zuzen. Eraikuntza multzoa, zenbait autoreen eritziz Haraneko artearen "Capilla Sixtina" gisa kontsidera daiteke.
Erretaula Hieronimo de Larrea eskultorearen lana da, XVII. mende hasieran egina. Arkltektura moldea guztiz klasikoa da, soila, bertan zutabeez mugatutako nitxoak eraikiz, nitxo horiek 6 irudi jasotzen dituztelarlk. Lehen aulkian, juan Donea dago erdian eta bi aldeetara Sebastian Donea eta Roke Donea. Bigarren aulkiaren erdian Ama Birjina ageri da haurrarekin, eta bazterretan Lorenzo Donea eta Esteban Donea. Goikaldean, Gurutzifikapen taldea eta bi aldeetara Juan Donea Ebangelaria eta Mikel Donea Erretaularen ezker aldean, molde gotikoz egindako Kristoa aurkitzen da, jadanik desagertutako Andrearriaga Ermitatik ekarria. Parrokian dagoenaren antzekoa, Erromeroetako Kristo bezala ezagutzen dena eta Salbatore Ermitatik ekarria, hau ere desagertua.
Aipatu behar da Ekialdeko fatxada ere, atalde Errenazentistaz, San Telmoko Abaetxe eta Errenteriako Agustinen Komentukoen antzekoa. Aipatu fatxada horretan Haraneko Armarria aurkitzen da, arlangile menditar LAINCERA aita semeak 1682an egina.
Gaur egun, Eraikuntza Taldea berritzen ari dlra, Kapilari dagokionez, eta Hospital zaharrean duela gutxi zabaldutako Don Manuel Lekuona Kultur Etxea eta Udal Biblioteka aurkitzen dira.
OZENTZIOKO ERMITA
(Iturriotz Auzoan). Herri arkitekturan oinarritutako eraikuntza da, landalurrean kokatua. Orduan Erretore zen Manuel Gabino Sein jaunaren aginduz eraikia izan zen, bigarren karlistadan, gudate denboran eliz Parrokiak jasaten zuen jazarpena zela eta kanpainan Elizkizunak ospatzeko Leku gisa.
Esan dugun bezala, herri arkitekturan oinarritutako eraikuntza da, hargin lan interesgarriaz. Denbora gutxiz erabili izan zen, eta ondoren guztiz ahaztua egon da orain gutxi arte. Herriak, bertakoen laguntzaz, berritu duen arte.
DORRE ETXEA
(Iturriotz auzoan). Izen bereko auzoan kokatua dagoen Dorretxe Gotikoa. Haraneko eraikuntzarik zaharrenetakoa da, eta ez dugu zalantzan jarzen auzoan betidanik izan duen zaindaritza.
XIV eta XVgn mendeetan ugariak izan ziren Dorretxe haietako bat da. Bere izenak ez du banderizoen arteko guduan parte hartu zutenen izenekin zerikusirik, baina bere unerik garrantzitsuenak garai hartan kokatzen dira.
Kategori handiko eraikuntza da, erdi aroko defentsa erainkuntzen ezaugarriez ornitua, hala nola, karaietzezko harlanduez gindako murru zabalak, oinarrizko fatxadetan inolako egur edo adreilurik gabe, eta beste hainbat:
- Landa pisurako sarreran arku gotikoa, giltzarri handikoa, IHS anagrama, Guda Sein zeinu batzuk eta giltzarrietan erliebean egindako irudiak.
- IESUS anagrama ondoan, uztai batzuk.
- Leiho zulo bikoitzak partelbaz, leiho-barren landuaz eta hiru gingilezko arkuz. Beste zenbait leiho zulo soilak, arku konupialez amaituak, Ekialde eta Hegoaldeko fatxada garrantzitsuenetan banatuak.
- Solairu garrantzitsunera doan kanpoko eskailera hegoaldean, eta honen amaieran arku dobelatua duen atea, bertan IESUS anagrama klabean idatzirik suma daitekeelarik. Bazter batean, kanporago, murru bat, mendebaldeko fatxadan dauden modiloiekin batera bi alturetan zerrendatuak, zurez egindako estalkia eusten dutelarik. Modiloiezko egitura hau Ekialde eta Hegoaldeko fatxadetan ere errepikatzen da. Hori dela eta, pentsa daiteke Dorretxe berexi honek gutxienez hiru fatxadetan artekaren bat bazuela. Bere ate nagusiaren bi aldeetara txingak ditu, abereak bertan lotzeko.
ANDREARRIAGAKO HIIARRIA
(Gurutze Auzoan). Benetako hilarria Donostiako San Telmo Museoan aurkitzen da eta hura zegoen tokian berdina jarri da.
Hilarri hau "erromatarra" bezala izendatzen da eta bere izena "emakumearen harriaren amaiera" bezala uler daiteke. Oiarzun-lrun bidearen ertzean aurkitzen da, bi herrien arteko mugan, izen bereko Ermita zaharra zegoen inguruan.
Are-harriez egindako hillarria da, metro bat luze eta metro erdia zabalekoa. Bere alderdi nagusian irudi bat grabatua ikus daiteke, zaldiz alde batera doan pertsonaia irudikatuz, eta behean hizki batzuk agertzen dira baina hitz pare bat besterik ezin da irakurri. Jakintsuek diote (AEBELTOSO S.C.I.) edo (UBELTESONIS) uler daitekeela. Guzti hau dela eta, gai honen inguruan hainbat eta hainbat istorio sortu da. Istorio horietatik ezagunean honako hau da, emakume bat harri bihurtu omen zen ANDREARRIAGA ermitan zerbait lapurtu eta agertu zitzaion Birjinari lapurreta hori ukatu ziolako.
KASTROKO ITURRIA
(Elizalde Auzoan). Aspaldi eraikitako iturri handi bat da. 1195gn urtean 275 erreal ordaindu omen zitzaizkion Juan Ignacio de Ezcurrechea hargin maisuari, are-harrizko harlanduez egindako iturri hori konpon zezan. Zortzi-zokodun zutabe baten gainean aska aurkitzen da, eta aska horren erdian gora zutabeak jarraitzen du. Askaren goikaldeko zutabe horretan brontzezko 4 seska aurkitzen dira askara ura darielarik. Plataforma honen amaieran luzapen bat ateratzen da, tontor gisa. Alderdi guztiek zortzi-zokodun egitura mantentzen dute.
MAKUTSO DORRE ETXEA
(Iturriotz Auzoan). Bi ate gotiko handi ditu dobela ederrekoak eta handiena bestearen bikoitza izandako aztarnak sumatzen dira. Erliebean egindako anagramak eta aingura figura ebakiak bertako biztanleak itsasoan aritutako arrasto. Lehio zerrenda molde ajimezatuez eta lobulu anizdun arkuez. Bigarren ate gotikoa, alde nagusian, apalagoa, maizterra edo kolonoa bizi zen eranskinea sartzeko ate gisa.
ISASEA DORRE ETXEA
(Ergoien Auzoan) Bere burdinola, gaur egun Sokolo bezala ezagutzen den horretan kokatzen zen, baina agirietan Isatxola izenez ageri da. Kokapen horretatik gertu dagoen etxeak, gainera, mineralak kiskaltzeko bi labe ditu, kare-labe bezala ere erabiliak izan zirenak.
ARPIDENE
(Elizalde auzoan). Kare - harriz egindako behe solairuan arku zorrotz beheretua duen atea. Solairu garrantzitsuenean lehio gotiko apaisatuak mende hasieran egindako plazatxoaren altuera berdinean eta itxiak izan zirenak baina garai hartan alde honi garrantzia ematen ziotenak. Arpidene garai hartan Elizaldeko defentsa izango zen Errenterirako bidea Urdinolak defenditzen zuen eran, Iturriozko galtzadatik etor zitezkeen erasoekiko defentsa, bere oinetatik pasatzen bait zen galtzada. Bere jatorrizko izena Torrazar izan zen.
UGARTE
(Altzibar Auzoan) Lehen burdinola izan zen errotaz, eta inguruan bere olaetxea. Lau uretara eraikia, angeluetan harlanduak dituelarik. Hasieran palazio itxurakoa, armarri bikoitza du, eta horietako bat, oso sinplea, koronelarik gabekoa, jatorrizko armarri modukoa, eta esaldi esanguratsuaz: "Ojer de Ugarte". Ugarte familian -XVIIgn mende inguruan- Lartaun familiakoak sartu ziren, XVIgn mendean hain ezaguna izan zen abizena eta hurrengoan hain ahaztua izan zena.
TORRES-KO HAITZULOAK
(Iturriotz Auzoan). Izen bereko baserri inguruan dagoen haitzulo txikia. Goi Paleolitikoan gizakiak bizileku bezala erabilia izandako aztarnak aurkitu dira. Aurkitutako gauzak "Bravetiense"-an koka daitezke ("gravette" punta), "Solutrense"-an (azken ukialdirako piezaren zatia) eta "Magdaleniense"-an (apo-belarraren kubitoa, animali irudiak grabatuak dituelarik: oreina, zaldia, izartia basauntzak, behia, giza itxurako figura eta zeinu abstraktuak). Aurkitutako animali aztarnen artean errenoarenak daude. Dirudienez, ehizerako aterpe bezala erabilia izango zuten inguruko (5 km.) Aitzbitartekoek.