Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Kultura / Kardakiarekin su berria partitzen haurtzaroko gazteok
Aste Santuko Su Berria indar biziz helduko zaigu aurtengoan. Desagertzeko zorian aurkitzen den usarioetako bat berriz ere martxan jartzea erabaki dugu Haurtzaro Ikastolako gazteok, BBB 2. mailako ikasleek hain zuzen ere. Oiartzunen garai batean badirudi mutikoek soilik bete ohi zuten eginkizuna zela, baina heldu den belaunaldi berri hau ez gaude, zorionez, horretarako prest.
Esan bezala, gure artean galduta edo galtzear dagoen ohitura da Su Berriarena, Euskal Herriko txoko askotan mendeetan zehar burutu dena: Larunbat Santuko elizkizunetan erabiltzen den sua etxe eta baserri guztietara zabaltzea. Suaren garraio horretarako zuhaitzei kendutako ardagaiez (kardakia Oiartzunen polipluurus fomentarium) baliatzen ziren gure aurrekoak. Oiartzunen horren sustraitua zegoen usario hori aurtengo Aste Santuan berreskuratu dugu Haurtzaro Ikastolako BBBko neska-mutilok.
Su bedeinkatu berria baserrietan banatzeko kardakia erabili izan da. Kardakia, ordea, aurretik, garaiz, jaso eta lehortu egin behar da, subrasa mantendu nahi bada. Horretaz, kontuak lehendik atera, mendiko pasaera egin, eta puska batean ganbaran lehortzen egonaldi luze bat egin beharko dute kardakiek, Aste Santurako pronto-pronto edukitzeko. Horixe bera egin genuen Haurtzaroko gaztetxook. Azken Eguberrietan Artikutza aldeko mendietan ibili ginen kardakiak jasotzen, OBIE taldekoa den Joxe Manuel Lekuonaren gidaritzapean. Orduan jasotako eta orain lehortzen dituzten kardakia horiek izan dira Larunbat Santuan erabiliko ditugunak. Egun horretan, usario zaharra indarberrituz, Su berria jaso genuen elizan egin zen funtzioan, gaueko 10,30etan.
Su Berriaren partiketari, berriz, igande goizean ekin genion Haurtzaroko gazteok. Goizeko 8etan abiatuko ginen baserriz baserri eta etxetik etxe. Horretarako, bost taldetan banatu ginen eta Oiartzungo txoko gehienetara iristea lortu genuen. Tak! tak! atea jotzen genuen eta: “Su Berria ekartzera heldu gara” esanez, adierazi genuen zertan genbiltzan. Hala, baserritarrak sarbide ematen zigun gazte taldeari eta hantxe sartzen ginen, kardakia alanbretik zintzilik genuela. Libre genuen eskuaz su burdina hartu eta tok! tok! kardakia kolpatzen genuen, su berria dakarten txinparta gazteok, etxeko sukaldeak gustuz erantsiz. Guk gure egitekoak konplitu eta pozik agurtzen ginen, patrikan derrigorrezko aginaldoa sartu ondoren. Handik atera eta beste baserri edo etxe batera ...
Kardakia nola edo hala itzali gabe mantendu beharra izaten da ibilbidean zehar, eta horretarako gantxotik heldu eta buelta eta buelta aritu behar, beti ibilian, eten gabe.
Hauxe da, bada, Haurtzaroko gaztetxook gure usario zaharrei eman diegun beste bultzadatxo bat. Gure kulturak ere behar du herriko gazteen indarra eta bultzada. Ea honela bizkortzen den gure herriarekiko maitasun sua.
HAURTZARO IKASTOLAKO BBBKO IKASLEAK