Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Kultura / Oiartzungo hizkeraren kokagunea
"Oiartzungo Hizkeraren Kokagunea” izenburupean, artikulu interesgarria idatzi du Koldo Zuazo dialektologi ikerleak. “Fontes Lingaue Vasconum” aldizkarian argitaratua den artikulu honetan, Oiartzungo hizkera eta gainerakoen arteko alderaketa zehatz bat egiten du, bukaera aldera oiartzueraren kokaguneari buruzko ondorio jakinetara heltzeko. Azterlana zazpi ataletan banatu du Zuazok: lehenean Bizkai-Gipuzkoetako hizkeretatik aldentzen duten ezaugarriak arakatzen ditu. Bigarrenean berriz, hizkera hauetara inguruatzen diren bereizgarriak biltzen dira. Hirugarrenean oiartzuera eta Euskal Herri erdiguneko bereizgarrien arteko lokera genuke aztergai. Laugarrenean euskara nafarraren bereizgarriak arakatzen dira. Bosgarren atalak oiartzuera eta Euskal Herri erdiguneko bereizgarriak jasotzen ditu. Seigarrenak euskara giputzaren bereizgarriak, eta zazpigarren eta azken atalak berriz, ipar Euskal-herriko ezaugarriekiko lokera.
Atalez atal, oiartzuar hizkerak bata eta bestearengandik jasotakoa zorroztasunez ikertu du Zuazok, bai eta ondorio jakinetara heldu ere. Garbi dago, oiartzuera gaur egun inguruaren eraginez eraldaketa bizian aurkitzen dela, eta beraz, Zuazok egindako azterlanaren ondorenenean, Bonapartek bere garaian tajuturiko sailkapena , gaur egun baliozkotzat ez dugula ondoriozta liteke.
Lau dira Zuazo-en azterlanak luzaturiko ondorioak:
1.- Lehenik eta behin, orain artean ontzat eman bada ere, isoglosak ez doaz denak mendebaldetik ekialdera edota mendebaldetik hegoekialdera. Asko eta askok norabide hori badu ere, bada bestelako kasurik ere, ugari gainera. Zuazok argitaratu digunez, oiartzuar hizkerak, neurri haundiagoan batzutan, ttikixeagoan bestetan arestian aipatutako zazpi iturrien eragina txertatua du. Zazpi multzo hauen batuketak nortasun berezia erantsi die Errenteria-Irun bitarteko hizkerei.
2.- Bigarren atalean ezaugarriok izandako aldi eta bolarez mintzo zaigu egilea. Historiarekiko lokeran XVI. menderarte Errenteria-Irun bitarteko herriak Baionako
Elizbarrutikoak izana gogorazten digu, eta hau jakina, ez da ez halabeharrez sortutako lokera izaten. Izango ziren beraz garai hartan Baionarekiko lotzearen arrazoiak. 1566 arte halaxe mantendu zen, harik eta Felipe II erregeak, lokera hau askatu eta Iruñekoari txertatu zitzaion arte. Zuazoren ustetan, bada bolara honetakoak liratezke laugarren azpisailean banatutako nafarrera ezaugarrien sorburuak.
XVI. mendeaz honuntza Lapurdiko hegomendebaldean, Gipuzkoan eta Bizkaiko ekialdean izan da euskararen aldeko jarrera biziena eta nola ez, inguruotako hainbat bereizgarri txertatu dira oiartzueran, bosgarren azpisailean ikertzen direna hain zuzen. Urteetan honuntza eginez, gatozen XVIII. mende aldera. Mende honetatik aurrera, gipuzkoak eta bereziki Tolosaldeak ezagutu du euskara arloko lehentasuna, eta Errenteria-Irun aldeko hizkerek ezin honen eragina ukatu.
Historian zehar izan diren aldiek garbi esplikatzen dute, gaur egun Oiartzungo hizkerako hainbat ezaugarriren atzerapauso edo aurrerapausoa. Gisa honetara uler liteke hizkera honetan egun nagusi diren hainbat ezaugarriren arteko lehia.
Laburbilduz beraz, gaur egungo Errenteria-Irun aldeko hizkerak Gipuzkoakoarekin gero eta bateratuago aurkitzen dira. gisa berean, atzeraka doaz Nafarroa eta Lapurdirekin batzen zituztenak.
3.- Zuazok landutako 50 ezaugarriek Bonapartek sailkatutako “Gipuzkoako goinafarrera”ren homogeneotasuna zalantzan jarri dute. Lezo-Errenteriako hizkerak mutur batean leudeke, parez pare beste muturrean berriz Irun nahiz Hondarribikoak. Oiartzungoa azkenik bien tartean legokeena. Halaxe ondorioztatu digu egileak.
Era berean, Bonapartek aipatu lau herriokin batera txertatu zituen Arano nahiz Goizuetako hizkerak, gaur egun nahiko apartatuak geratzen direla adierazten digu.
4.- Azken ondorio nagusi honek Bonpartek 1869an eginiko euskalki arteko sailkapenera garamatza. Egilearen iritzitan, orain artean dialektologi munduan Bonaparteri lotuegi ibili gatzaizkio, berak egindako euskalki sailkapena 1850-70 bitarteko jardunari zegokiola sarri askotan ahaztuta. Bonapartek zortzi euskalki bereiztu bazituen, Zuazoren iritzitan gaur egun ezin lau multzoez besterik hitzegin:
1.- Mendebaldekoa
2.- Erdialdekoa
3.- Nafarrera
4.- Ekialdeko nafarrera.
Egilearen hitzetan hizkuntza eremuak ez dira Bonapartek bere mapan ezarri zituen bezain zehatzak, eta hortaz badira eremu bat baino gehiago harrapatzen dituzten tarteko hizkerak ere. Hauen artean genituzke Errenteria-Irun aldekoak ere.
Ainhoa Fraile