Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Kultura / Txistularitza, aintzinako Oiartzunen
Azalduko ditugun datu hauek, bi iturrietatik bildu ditugu: Oiartzungo Udal Artxibategitik eta On Manuel Lekuonaren “Del Oyarzun Antiguo”tik. Ez ditugu doitasun osoz tratatu, ezjakintasuna dela medio batik bat, baina interesgarriak iruditu zaizkigu, eta ezagutaraztea erabaki dugu. Bestalde, “txistulari” hitzak ehun urte ere izango ez dituenez, testu zaharretan ageri dena “tamboritero” hitza da. Honek, zera adierazten du: txistua danbolinaz lagundurik jotzen duen musikaria. Ohar gisa, esan dezagun garaian garaiko ortografiak errespetatzen saiatu garela. Gaztelaniazko azentuak, nahiz azaldu, ez ditugu jarri. Has gaitezen datu anekdotiko zenbaitekin:
Soldaten atzerapenak eta ondorioz sortutako kalteak
Noble y leal Valle de Oyarzun
Miguel Ignacio de Echeberria músico tamboritero de V.S. con el debido respeto dice que anteriormente tiene presentado a V.S. un memorial solicitando la satisfacción del haber que tiene de su salario del año pasado como de dos tercios de este y no ha obtenido aun el libramiento; y pide que por un efecto (?) de la notoria bondad de V.S. atendiendo a la necesidad (?) del suplicante pues se halla en el mayor apuro, casi desnudo y sin que tenga con que pagar la renta de su casa, disponga se le paguen por ahora los novecientos noventa y ocho reales que se le deben del salario del año pasado y cuanto antes los dos tercios de este en que recibirá... (?).
Oyarzun, 31 de octubre de 1812
Miguel Ignacio de Echeberria
Seguraski, egoera hau, garai hartako Napoleonen aurkako Independentzia gerratearen ondorio izango zen. Ez ziren nolanahiko garaiak, alajaina!
Honen antzeko eskari anitz irakur dezakegu Oiartzungo Udal Artxibategiko liburutan. Hau, zehazki, “Sección a, Negociado 7, Libro 1, Expediente 3”-eko 6garren orrialdetik kopiatua izan da, (ahal izan dugun bezain ongi; baliteke akatsak izatea). Ez dira denak hau bezain gordinak, baina bada bitxikeria ugari).
Adibidez, 7garren orrialdean, aurreko urtetik atzeratutako “153 pesos”-en ordaintza eskatu ondoren (peso bakoitza, 15 “reales de vellón” ziren), honako erantzuna entzun behar izan zuen gorago aipatutako txistulariak (edo “tanboriteroak” hobe esateko), 1814ko abenduaren 19an: “... que espere hasta que haya fondos”.
Edo 1821eko beste eskari batetik aterea, beste zati hau aipa dezakegu: “[...] procedentes de salarios de músico juglar [...] tiene el suplicante el haber total de 6.520 reales de vellón”. Bertan, tanboritero berak, Udalak aurreko urte batzuk lehenagotik eta urte horretan igarotakoa gehituz zor ziona ordain ziezaion eskatzen du, honakoa argudiatuz: “Hallandose pues en la actualidad sin medios para la subsistencia de su dilatada familia y aun para su mismo vestido, y haciendole suma falta la referida cantidad [...].
Gauzak horrela ez da harritzekoa sarritan lur eremu edo zuhaitz multzo bidezko ordainketa jaso behar izatea Udalaren aldetik (“una porción de árboles en el contorno de Olanditu” edo “... solicitando terrenos existentes en los contornos de Madarimocha y Gazteluco erreca para pago de su haber de 6.120 reales...”).
Zalantza arrastorik ez duguna, beharrak bultzatuta ala ez, Udalak garai hartan ordaintzeko hartzen zuen patxada da.
Txistularien ordainsari eta betekizunak
Musikarien kategoriari buruz, ikus daiteke soldaten arteko diferentzia nabarmena, 1821-1822 urte inguruan: “tanboritero”ak urteko 1800 erreal inguru (“reales de vellón”, beti ere) jasotzen bazituen, danborreroak 400 inguru besterik ez, Miguel Ignacio de Echeberria eta Manuel Alzaga izeneko beste baten eskarietatik, hurrenez hurren, deduzi dezakegunez.
1771ean, On Manuel Lekuonaren “Del Oyarzun Antiguo”n ageri denez, 1350 eta 360 errealeko kostua izan zuten, urte osoan, tanboritero eta danborrero pareak.
Eta lehenago? lehenagoko datuak ere topatu ditugu, eta informazio aberatsarekin:
1764ean, Josseph Ignacio de Iriarte eta Baltasar de Iturbide udal-musikoak (“... músico titular...”) ageri zaizkigu. Hauek kobratzeko garaian ez zuten hainbesteko gorabeherarik izaten, zorionez.
Agertzen zaiguna, ordea, betetzen zituzten funtzioak dira:
“... con todo respeto dice que con honor suia se ha ocupado en el ejercicio de su arte los días de Pascua del Espíritu Santo, día del Corpus Christi y su víspera, y los nueve días de San Juan...”,
Joseeph Ignacio de Iriarte-ren eskari batean...
... eta baita irabazten zutena ere:
“... diez reales por día de los de Pascua, diez y seis por el corpus y ocho reales por cada día de los nueve de San Juan según uso y costumbre...”
Baltasar de Iturbide-ren beste batean (erreal hauek, “reales de plata” direla dirudi).
Ondoko eskutitzean (jatorrizkoaren fotokopia bat erantsi dugu), San Inazio eta San Esteban egunetako lanen berri ematen zaigu:
N. y leal Valle de Oyarzun
Baltasar de Iturbide, y Josseph de Iriarte tambor, y tamboritero de S.V. con todo respeto dicen, que en el exercicio de su ministerio se han ocupado durante la Función de la Festividad del Glorioso San Esteban Protomártir, y además el día de San Ignacio y víspera de la novillada por lo que suplican a V.S. se digne hacerle el libramiento correspondiente en que recibirá merced.
Baltasar de Iturbide, Josseph de Iriarte
Librensele lo acostumbrado. Lo acordaron asi los señores del gobierno en el dia de hoy 15 de septiembre de 1764.
Urte bereko abenduko Iturbideren eskabide batetan, ondokoa irakur dezakegu:
“... durante el presente año ha asistido a los acompañamientos de V.S. en el ejervicio de su arte en cuia atención y en la que según costumbre de muchos años, en cada uno se le facilitan treinta reales de plata por su salario, suplica...”.
“Acompañamiento” hauek, gaur egungo alkate Soinuen aintzindari izan litezke; ikusten denez, ez urtean egun bakarrera mugatuak, oraingo moduan.
On Manuel Lekuonaren aipaturiko liburu berean, Kabildo Zibilak (gaurko Korporazioaren parekoa) 1793an harturiko erabakien artean (“en lengua bascongada” irakurriak gainera, nahiz liburutan gaztelaniaz datorren) 11garren erabakiak hau dio: “11.- No se tocará tamboril, ni se danzará después de las Avemarías”. Itxuraz, festa egiteko, txistuaz gobernaturiko dantza zen nagusiki ohi izaten zutena.
Dantza publikoak ere ospatzen ziren, txistuaz gidatuak, noski:
“En 1750 se logró del Prelado de Pamplona, autorización para organizar danzas públicas. Por el año de 1662, los días de San Juan y San Pedro se hacía danza de Capitulares y Sacerdotes.
En número de 51 eran los dantzaris que hacían la danza de las espadas en la solemnísima procesión del Corpus Christi por el año de 1682”.
Gaur egun Oñatin gordetzen denaren antzekoa, seguraski.
Jai-giroko ospakizunak
Eite ofiziala ez zuten festei buruz, datu hauek aurki daitezke On Manuel Lekuonaren liburuan, beste zenbaiten artean (guk, txistuarekin lotura zuzena dutenak atera ditugu soilik): 1658 arte, San Juan eta San Pedro egunetan, “mozorroak” ibiltzen ziren kaleetan zehar, aurpegia estalirik eta “<> en comparsas varias según los barrios, por las tres plazas de Elizalde, Alcíbar e Iturrioz con todas sus barriadas haciendo música cada grupo con su tamboril (su tambor), por espacio de ocho días” (San Juan eta San Marzial egunen artean). Komatxo tartean dagoena, zuzenean kopiatu dugu. Dirudienez, talde edo koadrila guztiek zuten bere tanboriteroa; jakina, jai giroa sortzeko modu aproposa baitzen.
Ihauterietan ere, berdintsu. Lekuonak, eskudantza dantzatuz kalerik-kale zihoan talde baten pasadizoa (istilutsua, ezpata, zauri eta guzti) azaltzen digu.
Lekuonaren zitekin bukatzeko, Beheko-Plaza (“la plaza de Madalensoro, hoy conocida por Beko-Plaza”) egin zuteneko pasadizo bitxi kontatzen digu (laburtua eta euskaratua jarri dugu hemen): 1749 urtea zen, eta kostua txikitzearren, auzolanean egin zen lanaren zati bat, lurren ebaketa eta karriatzea, hain zuzen. Herri osoak lagundu omen zuen, gizon heldu eta gazteek, eta baita neskek ere. “Tanboriteroek”, berriz, beren modura lagundu omen zuten, txistuaren soinuaz, alegia. Eta antza denez, ondorio ezin hobeekin: “contribuyendo muy eficazmente, dice el acta de la liquidación de las obras, a que los obreros trabajaran con doblado esfuerzo en su penoso cometido”...
Ohar modura, esan dezagun dantzatzen zirenak, ez zirela, oraingo moduan, fandango eta ari-arinak, izan ere, kanpotik etorritako dantza berriagoak dira hauek. Orduan dantzatzen zena, J.I. Ansorenak argitaraturiko “Gipuzkoako soinu zaharrak” diskoko musika motatik ez zen oso urruti ibiliko.
XIX bukaera eta xxko hasierako zenbait txistulari
1882ko otsailaren 18ko eskari batean (eta hurrengo egunean onartua izango zena), Ignacio Michelena izeneko “segundo tamborilero”-aren (modu honetan idatzia orain) heriotza zela eta, José Bernardo Goicoechea y Michelena izenekoa azaltzen zaigu, geratutko hutsunea betetzeko eskabidea eginez. Bi datu: bata, lehenengo aldiz azaltzen zaigu txistulari bigarrenaren irudia. Eta bigarrena, Goikoetxea abizeneko txistulari adar oparo batetako lehen osagaia izatearen ohorea egokitu zitzaiola gizon honi. Azkena, oraingoz, Joxe Mendizabal Goikoetxea izan da.
Beste zenbait izen ere azaltzen dira: Ignacio Michelena (1885ean hila), Jose Cruz Egileor y Michelena, Julián Labaca, Juan Balanzategi y Urteaga, Juan Mari Goicoechea y Michelena (José Bernardoren anaia) eta Severo Goicoechea y Arcelus (Jose Bernardoren semea).
Baina hauek beste behin, edo beste batek jorratu beharko dituen gaiak dira.
Ikus, baita ere:
- Iñaki Arbelaitz. Oiartzun´go Txistulari ospetsuak (Oiartzun 1978,144-148 orr.).
- J.M. Sanzberro. “Joxe Txistu”, Joxe Mendizabal Goikoetxea (Oiartzun 1989, 40-43).
- Lartaun Txistulari Taldea. Oiartzungo txistularitzari buruzko zenbait apunte (Oiartzun 1991, 60-61 orr.).
- Joan Mari Beltran. Euskal Herriko soinu-tresnak (disko eta liburuxka; IZ, 1985).
- Jose Inazio Ansorena. Gipuzkoako soinu zaharrak (disko eta liburuxka; IZ, 1997).