Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Oiartzuarrak / Atton Kazabon, 25 urte Haurtzaro ikastolan
Orain dela 44 urte, San Juan eguneko gauez sortu zen mundura, Gurutze auzoko Iriso berri (Koskotene) baserrian, aita zuenak, beheko errekara urketara joan behar izan zuen batean. Baserrira, Frantxixka izeneko amona xahar behartsu bat biltzen omen zen lotara eta jatera, eta hark hala esan omen zuen ikusi zuelarik: -Como la cara la pelo! – Arras rubioa zelako-edo. Hamaika senidetan hirugarrena, baina lehenengo mutikoa zenez gero etxean pozik, baserrian laguntzeko-edo izango zelakoan.
Haurtzaroa gogoratuz gero, zein oroitzapen datozkik gogora?
Etxekoa oso ona. Guraso zoragarriak izan ditugu. Senide asko baina denontzat bazen atentziorik eta kariñorik. Gure amarena ez zen soilik errezoa. Praktika ere bai. Pobrea baina zuena emateko. Maitagarrienetan maitagarriena. Aita, berriz, baserrian bururik altxa gabe. Lurrari eman eta lurrari kendu. Eta ni ere aitarekin erabat identifikatua. Ttiki-ttikitandik gurdia kargatzen, segan, meta egiten, behi jaisten… Baserria zen nire bizia eta nire proiektua. Kalera jaitsitakoan, ordea, esperientzia gogorra. Baserritarrak, erdaldun berriak, lotsatiak, beldurtiak… Dena zen burlarako bide. Kalekumea pizti gaiztoa zen guretzat. Gaizki pasa nuen. Hortik aurrera, eliza, pilota, lagunak…
Nolakoa izan huen hire ikasle karrera?
Gurutzeko eskoletan ibili ginen Begoña eta Tomazita maistrekin, sei urtetik 10 urtera. Gero, Don Juan Maria eta Don Javier apaizak etorri ziren herrira, eta haiek martxan jarritako eskolara hasi behar nuela ospitale zaharrera. Nik nahi ez, eta negar ederrak bai! Ni baserriko lanetan gustura sentitzen eta ez nuen ikasi nahi. Baina alferrik. Batxilerreko lehen lau urteak Oiartzunen egin nituen (“por libre”). Don Juan Maria Artolak piztu zidan euskal letretarako grina eta jakinmina. Asko zor diot apaiz horri. Oraindik ere lagun handiak gara. Batxilergoko goi mailako bi urteak Irungo La Sallen. Magisteritza Donostiako Ategorrietan, eta kito! 19 urtetan Haurtzaro ikastolara lanera, praktiketako urtea hurrengo urterako utzita.
Irakasle baino lehenago, beste inon aritu al hintzen lanean?
Ikasten ari nintzen bitartean, xox batzuk ere behar bidai, liburu eta gastuetarako, eta uda partean baserriko lanez gain, hor aritzen nintzen edozer lanetan: Gurutze berrin tabernari, Don Juan Mariarekin klaseak ematen, Manixenekoekin igeltsero… Horrela erosi nuen nire lehenengo bigarren eskuko vespinoa, Iruna eskolara joateko. Gurutzeko gure bi maistra haiek nola bizi ziren ikusita, animatu nintzen maixu izatera. Ni klaseak ematen hasteko, ordea, ederki aldatua zen irakaslearen bizitza. Ordurako eskolako jaun eta jabe izatetik guztien mirabe izatera heldua zen irakaslea. Baina, aukera egina zegoen, eta aurrera jo behar.
Maisu ikasketak non, nola, norekin burutu hituen?
Ategorrietan. Praktikak, Pasai Antxoko eskola publikoan. Eskola honetako haurrak txoratzen, larunbatetan pilota txapelketa antolatu nielako, trofeo eta guzti. Baina zuzendariak ezarritako kalifikazioa soilik “Suficiente” izan zen. Zergatik? Praktiketako urte osoa hark esandako gelan pasa nahi izan ez nuelako. Bertako irakaslea erdi-itsua zen, eta haren lanak praktiketako batek egiten zituen urtero. Ni lotsagabe xamarra suertatu, ordea, eta praktikak maila guztietan egin nahi nituela esan nion, magisteritza eskolako aginduak hala ziotela, eta. Ni baino txintxoago batek eraman zuen “sobresaliente”a.
Ikasketak amaitu eta berehala hasi al hintzen ikastolan? Nolako ikastola ezagutu huen hasiera hartan?
1973an hasi nintzen, hemeretzi urte nituela, Beheko Plazako lokaletako pasilo batean klaseak ematen. Gabezia asko eta ilusiotan enpo. Lokal egokirik ez, programa zehatzik ez, euskal testu liburuak falta, gure prestaketa eskasa… Baina ilusiotan aberatsak ginen. Euskararen proiektua, euskal irakaskuntzarena, berrikuntzak, pedagogia berriak… Hamar mila eta bostehun pezetakoa izan zen nire lehenengo urteetako soldata. Eta hala ere, geu ginen irakasle, garbitzaile, gurasoen euskarako irakasle, testu liburuak egiten genituenak, larunbatetako ekintza estraeskolarren arduradun eta irakasle, batzordea, irakasle elkartea, federazioa, psikologo… Zer zen hura? Zer ez ginen? Gehiegi. Izugarria izan zen urte batzuetan.
Ordudanik zer aldatu da ikastolan hobera eta zer txarrera?
Txarrera deus ere ez. Dena hobera izan da. Ikastola berria/ak, euskarazko irakaskuntzaren normalizazioa, irakaslearen lanen eta soldaten egokitzapena, Ikastolek ,proiektu bezala, hartu duten indarra eta kalitate maila aparta.
Ikastolako proiektua barrutik ezagutzen duenak badaki zer dagoen. Ikastola ez da mugatzen ohiko asignaturen irakaskuntzara. Askoz ere urrunago doa ikastolako hezkuntza proiektua. Hezkuntza Sailak eskatzen dituenez gain, mila dira ikastolak eskaintzen dituen aukerak.
Lehenik eta behin, ikaslearen hezkuntza ahalik eta integralena. Ikaslearen txertakuntza herriko bizitzan, kulturan eta eguneroko martxan, herriko ekintza gehienak gure programan sartuz eta udalarekin koordinatuz. Ikaslearen interesak ikastolaratu, proiektu estraeskolarren bidez: Dantza eskola, Bertso eskola, Trikitixa eskola, Pilota, futbola, antzerkia, eta hainbat eta hainbat ekintza haurrei zuzenduak.
Programak ahaztu gabe, noski, eta ingelesaren eta informatikaren apustuari gogotik helduz. Eta batez ere, emaitzak dira ikastetxe baten kalitatearen ezaugarri eta seinale. Hor daude Haurtzaro ikastolako ikasleek lortutako emaitza akademikoak. Hor daude azken urteetako EGA tituluak eta lortutako selektibitateko notak, ikusi nahi dituenak.
Irakasleok garai bateko militante izpiritua galdu ote duzue?
Bai, noski. Baina, neurri batean behintzat, galdu beharra zegoen. Hasiera hartakoena gehiegizkoa ere bai baitzen. Erritmo hartan ez zegoen irauterik. Hala ere, izpiritu harekin, soilik generazio hartakoak ginen. Ondorengoen izpiritua diferentea zen. Baina, ikastoletako irakasleak, oro har, kasta ezberdinekoak garela uste dut. Beste dedikazio batekoak. Zer esango dut nik?
Ikastolako zuzendari izan nintzenean bertako irakasle askoren lana eta emana hurbiletik ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan nuen. Zenbait funtzionari hutsa izan daiteke, baina gehienak ikastolaren proiektuan sartu-sartuak daude, eta hori ikastolaren izpirituan sinestu egiten dutelako da.
Herria itxaropentsu zegoen Haurtzaro
ikastolak eta Elizalde ikastetxeak bat eginez gero, sor zitekeen Udal Ikastetxea zela-eta. Azkenean ordea, egitasmoak ez zuen arrakastarik izan.
Hainbeste arrazoirengatik hain txikitua eta zatitua dagoen gure Oiartzun ttiki honetako herritarrok, irakaskuntza-proiektu bateratu baten bidez elkartzeko izan dugun aukera historikoa galdu dugu. Bi urteko elkar lana eta bi urteko proiektua, azkeneko momentuan pikutara joan zen, Elizalde eskolak ezetz esan ziolako. Oraindik ofizialki ez dakigu zein izan ziren azken momentuko arrazoiak atzera egiteko. Hori bai, proiektua idazten bukatu arte baiezkoan zegoen Elizalde, bestela Udalak ez zituen, noski, 8 milioi alferrik gastatuko proiektua diseinatzen, eta azkenean hanka egin zuen. Harritzekoa eta benetan penagarria.
Haurtzaro ikastola prest zegoen bere ikastolatasunetik zerbaitetan amore emateko, eta baita bere abantaila eta aurrerapen pedagogiko guztiak ikastetxe berriaren esku jartzeko ere. 0-18 urte arteko ikasketak herrian, ikastetxe berean, herritar guztientzat… Benetan tristea proiektu zoragarri horren aukera bikain hori galdu izana. Hura bai izango zela Oiartzungo Herri eskola.
Ikastolakoak moldatu dugu gurea, eta aurrera goaz herriko hiru haur eskolekin eta Udalarekin batera proiektua landuz. Oreretarekin ere lotu dugu 16tik 18urte arterainoko irakaskuntza, Oiartzo ikastola sortuz. Baina hori ez da kontua. Oiartzuar askok herritik kanpora alde egin beharko dute batxilergoa egitera, erabaki hori dela eta. Egunen batean Historiak kontuak eskatuko dizkio Elizalde eskolari. Hala ere, uste dut, gai hau, apustu hau, ez dagoela erabat galduta, eta herri mailako debate zabal bat eskatzen duela.
Haurtzaro Bertso Eskolaren sortzaile eta bultzatzaile izan hintzen, nola sortu zitzaizuen bertso eskolaren ideia? Gustura al zaudete orain arteko ibilbidearekin eta egungo martxarekin?
Bertsolaritza eskola ordutan lantzen hasi nintzen nire kasa. Gero programan sartu genuen eta arrakasta izan zuen. Aurrena doinuak, gero egitura, ondoren idazten, berehala batzuk bat-batean. Gurdia martxan zegoen, eta proiektua egituratua. Gelan denekin bertso idatzia landu, eta ondoren, bertso-eskolan bat-batean jardun ahalmen eta zaletasun berezia zutenekin. Azken hamabost bat urtetan horretan jarraitzen dugu, eta benetan lan handia da burutzen ari garena.
Ikastolatik irteterako ikasle guztiek dute bertsoak idazteko edo kantatzeko gaitasuna, Lexoti Saria urtero ospatzen dugu, Eskolarteko

Herria itxaropentsu zegoen Haurtzaro ikastolak eta Elizalde ikastetxeak bat eginez gero, sor zitekeen Udal Ikastetxea zela-eta. Azkenean ordea, egitasmoak ez zuen arrakastarik izan.
Hainbeste arrazoirengatik hain txikitua eta zatitua dagoen gure Oiartzun ttiki honetako herritarrok, irakaskuntza-proiektu bateratu baten bidez elkartzeko izan dugun aukera historikoa galdu dugu. Bi urteko elkar lana eta bi urteko proiektua, azkeneko momentuan pikutara joan zen, Elizalde eskolak ezetz esan ziolako. Oraindik ofizialki ez dakigu zein izan ziren azken momentuko arrazoiak atzera egiteko. Hori bai, proiektua idazten bukatu arte baiezkoan zegoen Elizalde, bestela Udalak ez zituen, noski, 8 milioi alferrik gastatuko proiektua diseinatzen, eta azkenean hanka egin zuen. Harritzekoa eta benetan penagarria.
Haurtzaro ikastola prest zegoen bere ikastolatasunetik zerbaitetan amore emateko, eta baita bere abantaila eta aurrerapen pedagogiko guztiak ikastetxe berriaren esku jartzeko ere. 0-18 urte arteko ikasketak herrian, ikastetxe berean, herritar guztientzat… Benetan tristea proiektu zoragarri horren aukera bikain hori galdu izana. Hura bai izango zela Oiartzungo Herri eskola.
Ikastolakoak moldatu dugu gurea, eta aurrera goaz herriko hiru haur eskolekin eta Udalarekin batera proiektua landuz. Oreretarekin ere lotu dugu 16tik 18urte arterainoko irakaskuntza, Oiartzo ikastola sortuz. Baina hori ez da kontua. Oiartzuar askok herritik kanpora alde egin beharko dute batxilergoa egitera, erabaki hori dela eta. Egunen batean Historiak kontuak eskatuko dizkio Elizalde eskolari. Hala ere, uste dut, gai hau, apustu hau, ez dagoela erabat galduta, eta herri mailako debate zabal bat eskatzen duela.
Haurtzaro Bertso Eskolaren sortzaile eta bultzatzaile izan hintzen, nola sortu zitzaizuen bertso eskolaren ideia? Gustura al zaudete orain arteko ibilbidearekin eta egungo martxarekin?
Bertsolaritza eskola ordutan lantzen hasi nintzen nire kasa. Gero programan sartu genuen eta arrakasta izan zuen. Aurrena doinuak, gero egitura, ondoren idazten, berehala batzuk bat-batean. Gurdia martxan zegoen, eta proiektua egituratua. Gelan denekin bertso idatzia landu, eta ondoren, bertso-eskolan bat-batean jardun ahalmen eta zaletasun berezia zutenekin. Azken hamabost bat urtetan horretan jarraitzen dugu, eta benetan lan handia da burutzen ari garena.
Ikastolatik irteterako ikasle guztiek dute bertsoak idazteko edo kantatzeko gaitasuna, Lexoti Saria urtero ospatzen dugu, Eskolarteko txapelketako emaitzak ezagunak dira… Gaur egun gure bailara osoan martxan dauden bertso eskola gehienak, geuk jarriak dira martxan, eta irakasleak ere, nik utzi nuen arren, Haurtzaroak dira: Karlos Aizpurua, Asier Bergaretxe, Arkaitz Goikoetxea…
Haurtzaro Bertso Eskola aipatu dugunez gero, bertsolaritzaren ia esparru guztietan habil; gai jartzaile, bertso jartzaile, epaimahaiko..., zeren kariaz hainbesterainoko zaletasuna?
Aita zenak, behi jaisten aritzen zela, Xenpelarren, Txirritaren, Kazkazuriren, Otañoren eta abarren bertsoak kantatzen zituen buruz eten gabe. Nik hantxe ikasi nituen betroiarenak, nere sentimentuarenak eta gaur egun buruz dakizkidan guztiak. Gero ikastolan irakasten hasi nintzen eta, sakontzen joan nintzen. Gustatu eta saltsero xamarra ere bai, nonbait, eta istanterako bazter guztietan nenbilen. Gai jartzen, antolatzen, bertso eskolan irakasle eta koordinatzaile, bertso paperak idazten, juradutza lanetan, bertsoaren didaktikaren liburugintzan…
1991tik 93ra, hiru urte egin nituen Ikastolen Elkartean langintza honetan, bertatik deituta, Mikel Mendizabalekin elkar lanean. Bereziki bertsolaritza ikastetxez ikastetxe euskararen programazioan txertatzen. Material mordoa sortu genuen, eta 200 zentrotaraino helarazi genuen ahozko literaturaren mezua eta bertsogintzaren magia.
Oso esperientzia aberatsa eta arrakastatsua izan zen niretzat. Lastima, Maria Jesus Aranbururen Diputazioko planetan bertsoak lekurik ez izatea. Iturria itxi zuen. Imanol Muruak aurretik eginiko ahalegina, emakume honek deuseztu zuen.
Zein esparru duk begikoena?
Garai batean bertso paperena. Baina etapa hura erre nuen. Nire bertsoekin Auspoan liburu bat publikatu nuen, eta orain oso gutxi idazten ditut. Lehen lehiaketaz lehiaketa ibiltzen nintzen. Orain, enkarguz eskatzen dizkidatenak eta fuera.
Gaur egun gustukoa dut epaile lana. Zoragarria da bertsolariaren eta bertsoaren arteko borroka bertatik bertara ikustea. Txapelketa Nagusietan eta Gipuzkoakoetan buru-belarri sartuta nabil. Gai jartzen ere aritzen naiz eta egia esan oso lan bitxia eta erakargarria da. Saioa ona ateraz gero, gratifikantea ere bai. Bertsolariak pixka bat bada ere estutzea gustatzen zait. Estututakoan irteten dira alerik onenak. Baina larritu ez ditut egiten. Hori ez zait gustatzen.
Orain testugintzan ikusten dut hutsunea eta geuk orain dela urte batzuk egindako materiala zaharkitu baino lehen, berriari ekin beharko genioke. Baina horretarako sosak behar dira.
Zorioneko txapelketa; antolatu behar al dira bertso txapelketak?
Bertsoaren adar guztiak landu behar dira nire ustez. Transmisioarena salbatua dagoela uste dut. Ikastola eta eskola askotan lantzen dute eta bertso eskolak ere gero eta gehiago daude. Inbestigazio alorra nahiko ongi lotu du Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio zentroaren bidez. Promozioa eta hedapenerako bideak, berriz, jaialdiak, komunikabideak eta txapelketak dira batik bat.
Noski txapelketak antolatu behar direla. Gazteentzat, herri mailakoak, eskolartekoak, sagardotegi girokoak, herrialde mailakoak, Euskal Herri mailakoak, Guztiak dira beharrezkoak eta elkarren osagarri. Eta bakoitzak bere funtzioa du. Batzuek bertsolariak promozionatzeko balio dute, besteek zaleak asetzeko, zenbaitek bertsolaritzaren indartzeko eta sustatzeko, beste batzuek espektakulua emateko, bakarren batzuek bertsolaria trebatzeko ere bai. Beraz, nik ez daukat zalantzarik
Bertso libururik ere argitaratu ei duk?
Auspoan bi, Koskotenetoak eta J.J.Mitxelena bertsolaria. Elkar-en Letrak bertsotan izeneko hiru liburuxka. Eta elkarlanean, bertsolaritzaren irakaskuntzarako beste hamabi bat liburu Ikastolen Elkartearekin.
Elkarlanean, baita ere, Euskarazko beste hamar bat testu-liburutan hartu dut parte.
Ipuingintzan hire saioak egin dituk; dagoeneko zenbat liburu argitaratu dituk?
Egia esan, une honetan horixe duk denbora librean gustuen egiten dudan lana. 14 bat liburuxka publikatu ditut orain arte ( Proxpero, Pottolo pilotaria, Txirri Mirri eta Txiribitonen bilduma, Pelu, Haize-orratza…), eta etorkizunean lanean jarraitzeko asmotan. Aurten enkarguzko proiektu batean ari naiz lanean, eta aurrerantzerako ere ba ditut beste batzuk buruan bueltaka. Behin mundu horretan sartuz gero, berak tiratzen zaitu, eta zaila da proiekturik ez edukitzea. Sormenaren tititik behin tiraka hasiz gero, ez da inoiz antzutzen.
Pasadizo eta istorio horiek asm
Gehienetan bizipen pertsonaletan. Erabat ez bada ere, abiapuntua, behintzat, esperientzia propioetan oinarritzen dut askotan. Bestetan, dena da fantasia, dena fikzioa. Baina benetan oso lantegi ederra da, orri txuri bat hartu, eta ezerezetik istorio bat sortzea.
Orain arte haurren edo gaztetxoen mundua landu dut gehienbat, horixe delako gehien ezagutzen dudan terrenoa. Helduentzat idazteak ez dit halako zirrararik sortzen. Ez dut horrelako tentaziorik oraingoz.