Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Oiartzuarrak / Ivan Agirre, igerilaria
Oiartzun herriak eman ditu kirolari trebe eta ospetsuak, kiroletako hainbat alorretan, gainera. Bateko Txomin Perurena eta Migel Mari Lasa txirrindulariak; besteko Bixente Mitxelena segalaria... Oraingo honetan, igeriketara hurbildu gara, eta Oiartzun herriak eman duen igerilari trebeenari egin diogu elkarrizketa: Iban Agirrerekin aritu gara solasean, eta hauxe kontatu digu.
Ivan, egin ezazu zeure buruaren aurkezpena.
Ivan Agirre Agirrezabalaga naiz, eta 1975eko otsailaren lauan jaio nintzen, Oiartzunen. Nke gurasoak Alvaro Agirre Olaizola eta Ana Agirrezabalaga Arzalluz dka. Eta lau anaia-arreba gara: Edith, Ane Miren eta Iñaki dira besteak. Ni neu naiz anai-arreben artean zaharrena.
Noiztik daukazu zaletasun hau? Nola sortu zitzaizun? Noiztik hasi zinen igeri egiten? Eta igerilari bezala, noiz hasi zinen txapelketetan?
Txikitatik, uda ikastaroetan ibilia naiz. Bederatzi urte nituenean, aitarekin hasi nintzen udaz kanpo
asteburuetan igerilekuetara joaten; hain zuzen ere, Tolosako igerilekuetako bazkide izan ginen bizpahiru urtetan, inguruan ez baitzegoen beste igerilekurik (nola aldatu diren gauzak).
Astean zehar bizpahiru aldiz entrenatzen hasi nintzen hurrengo urteetan, Hendaiako igerilekuan, eta horrela, Iparraldeko txapelketetan parte hartzen hasi nintzen. Hortik aurrera, urtero markak hobetuz joan nintzen, eta entrenamendu gehiago egiten. Hendaian lau urte pasatu nituen, gero Iruna gerturatu nintzen, eta hurrengo urteak han pasatu nituen berriro alde egin aurretik. Hurrengo pausoa ikasketengatik Iruñeara joatea izan zen, eta sei urte pasatu ondoren, Kataluniara, non azkeneko lau urteak pasatu baititut.
Igeriketarekin harremanik ba al dago zure familian?
Zertxobait. Aita entrenatzailea da, eta horretaz gainera, bi igeriketa taldetako presidentea. Nire hiru anaia-arrebak, berriz, igerilariak. Badirudi igeriketaren saretik amak bakarrik alde egin duela. Lehengusuak ere baditut igeriketan arituak.
Igerilari bezala, zeintzuk dira lortu dituzun txapelketa nagusiak? Eta zein marka ondu dituzu?
Sidneyko Olinpiar Jokoetara ehuneneko batengatik ez nintzen joan.
Mundu mailan, 2000. urteko ranking-nean 22.a geratu nintzen.
Europako txapelketetan ez dut zorte handirik izan, eta B finalera iristea lortu dut.
Estatu mailan, azken urteetan bi lehen postuetatik ez naiz jaitsi bular estiloko 50m eta lOOm-etan. 50m-etan, Estatuko errekorraren jabe naiz 2000. urtetik hona.
Euskal Herriko txapeldun ere izan naiz urteetan, eta bertoko errekorrak ere lortu ditut.
Nola lortu duzu horrelako marka?
Egunero uretan orduak ematen ditut, eta entrenatzaile onenekin aritzen naiz.
Gaur egun zein talderekin zabiltza? Zein da zuen entrenatzailea?
Kataluniako C.E. Mediterrani taldean pasatu ditut azken bi urteak, eta Jordi Murio Kataluniako igeriketa federazioko entrenatzailearekin ari naiz San Cugat-eko C.A.R-en (errendimendu altuko zentroan).
Maila horretara iristeko, zenbat entrenatzen zara? Non? Elikadura berezia al duzu? Zertan?
Egunero bi entrenamendu egiten ditut uretan, eta astean hirutan, gimnasioan. Guztira astean gutxi gorabehera 65 km. egiten ditut. Gimnasioan, berriz, 4 ordu aritzen naiz egunero.
Sydneira joatea ez zenuen lortu. Zergatik? Nola bizi izan zenuen garai hori?
Erreleboan sartzeko aukera izan nuen, baina madrildar bat aurreratu zitzaidan ehuneneko batengatik, eta bera joan zen. Nik uste nuen ez ninduela irabaziko, baina bera izan zen lehena eta onartu egin behar...
Zure lagunen artean ba al dago beste igerilaririk? Aste bukaeretan zer egiten duzu?
Igeriketa munduan lagunak baditut noski, baina nire betiko lagunen artean gehienak kirolariak izan arren, igerilaririk ez dago.
Asteburu libreak gutxi izaten ditut, txapelketak direla medio, baina ahal dudan gehienetan hona etortzen naiz, Euskal Herrira, parrandara.
Ikasketak, kirola, uztartzerik ba al dago? Nola egiten duzu?
Nik zorte handia izan dut, serioski igeri egiten berandu hasi bainintzen, ikasketak eginak nituenean. Oraindik azterketa bat geratzen zait bukatzeko
karrera, eta ikusiko dugu. Gauzak horrela ikusita, nik uste dut uztartu daitezkeela, baina ez dut uste biak %100ean eraman daitezkeenik.
Aurrera begira, zein izango dira zure hurrengo urratsak?
Nire markak hobetzea dut helburu, eta honekin batera, 2003ko munduko Txapelketara joatea, Bartzelonan izango baita, nire bigarren etxean.
Zein izan da igeriketan zure idolo nagusia? Zergatik?
Idolorik ez dut, baina asko gustatzen zait lan Thorpe australiarra. Igeri egiten bera bezalakorik ez da sekula izan, eta ikusi ahal izan dudan guztietan beti iruditu zait oso tipo jatorra. Arrakasta burura igo ez zaion tipoa da, ez beste batzuk bezala...
Eta solasaldi atsegin hau bukatzeko, aholku bat ematera ausartu da Ivan. Hauxe da, hain zuzen ere, Oiartzungo gaztetxoei esan diena:
Oiartzungo gazteei zera esango nieke: nik eduki ez nituen aukerak (kirola egiteko medioak, Elorsoro kiroldegia batez ere) aprobetxa ditzatela.
Oiartzungo udalari, berriz, kirolari gazte hauez* gogora dadila eta bertoko taldeak bultza ditzala, funtsezkoa iruditzen zait herriko taldeen arrakastarako.
Azken hitz hauekin agurtuko dugu Ivan Agirre igerilaria. 2003ko Munduko Txapelketarako sailkatzea opa diogu. Ea lortzen duen. Eskerrik asko, Ivan.