Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Oiartzuarrak / Joxe Mendizabal Goikoetxea joan zaigu
1998ko maiatzaren 14ean, Joxe Mendizabal, Joxe Txistu, hil zen bere etxean. Azken urteetan bere jabe egin zen minbizi egoskorra, gailendu egin zitzaion azkenik. Halabaina, Joxe kalean ikusten genuenean, bazirudien borrokarako erabakia hartu zuela, eta ez zegoela etsia hartzeko prest. Besteak beste, azken Xanixtebanetan ikusi genuen, azken urteetan ohitura bilakatu zen bezala, txistularien kontzertuko azken doinua. Gernikako Arbola, kemenaz zuzentzen.
Musikarako trebea, 7 urteetatik txistua eskuan zuela ibili izan zen, bere bizitza guztian. Kantore ere iaioa, hainbat urtetan Donostiako Santa Zezilia edo Easo abesbatzetan aritu zen, besteak beste. Hau dela eta, Llangollen-en (Britania Haundia), Erroman eta beste kantari ibili zen Joxe. Bestalde, berari zor diogu –berari eta Exkerreneko Joxemariri–, Oiartzungo Ihote Baltsa galduta ez egotea, berak transkribatu bait zuen musikara, Joxemarik kantatu zion aspaldiko doinu hori. Ezin eskertuzko lana hauxe.
Joxe, 1920ko ekainaren 6ean jaio zen, Aialde Kaleko 2garren zenbakiko lehen bizitzan. Bera eta Maria Luisa bere arreba oso gazte zirela, umezurtz geratu ziren, amaren heriotzaren ondorioz, Joxek 7 urte zituela, aita Maria Oiartzabal Urkiarekin ezkondu zen, beste hiru seme-alaba sortu zirelarik: Maittere, Joakin, Miren eta Patxi (berehala hil zena).
Beste hainbestek bezala, lehen ikasketak Beko-Plazako eskolan burutu zituen.
Solfeo lehen ikasketak, berriz, On Pablo Irigoien apaiza, Parrokiko organistarekin.
Txistuari lehen doinua ateratzen, bere aitona zen Juan Maria Goikoetxea Mitxelenak irakatsi zion, Aitona, Oiartzungo udaleko txistulari bandako txistu lehena zen. Hau hil zenean, Eusebio Iñarrarekin jarraitu zuen ikasten, 1936erarte. Ondoren Alejandro Lizaso Errenteriako txistulari ospetsuarekin jarraitu zuen, eta honen ondoren Isidro Ansorena haundiarekin.
1940ko abenduan, Oiartzungo Udaleko txistulari oposizioetara aurkeztu eta atera zituen, abenduaren 31ean lehen txistulari izendatu zutelarik.
Artean, banda bi lagunek osatzen zuten: Joxek eta Santos Arozenak, hau atabalari moduan, Sei urte beranduago, Santosen seme Juan Antonio Arozena sartu zen bigarren txistulari tokian, nahiz lau urte beranduago utzi beharrean aurkitu ziren aita-semeak.
1948urteko azoareen 27an, Ramona Intxaus- pe Rezolarekin ezkon zen Joxe. Bost seme-alaba izan zituen: Luis, Anjel, Joseba eta Arantxa hil zana 4 urtekin eta bostgarrenari ere Arantxa jarri zioten. 1986ko ibeltzaren 18an bigarren aldiz ezkondu zen, Juana Arbide Garayarrekin.
Amai dezagun bere txistulari bizitzarekin. 1970ean, eszedentzia eskatu zuen Udaletxean, eta urte hortan Errenteriako bandan silbotari sartu zen. Periko Lizardi hil ondoren, txistu lehena jotzera igaro zen, eta 1996erarte iraun zuen bertan, erretiratu arte.
Borondate haundiko gizona, bere lanetik jubilatu ondoren, alargundu zelarik, Oiartzungo Jubilatuen Elkarteari bultzada eder bat ematen lagundu zuen Joxek hainbat urtetan.
Gaur, agur hunkitu bat emateko orduan aurkitzen gara. Bere heriotzaren samina –eta bere irudiaren oroimena–, ez ditugu hain erraz uxatuko. Goain bego.
Lartaun Txistulari Taldea