Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Oiartzuarrak / Kontxa Murgia / Egitaraua
CONCHA MURGUIA, MANUEL MARTINEZ MURGUIAREN AMA ZENARI, OROITZAPENEZKO ETA OMENEZKO LORE ESKAINTZA ETA EKITALDIA MANUEL LEKUONA LIBURUTEGIAN, OTSAILAREN 19AN, LARUNBATA, GOIZEKO 12:00ETAN.
Oiartzuar askok jakingo dutenez –baina beste askok beharbada ez–, Galiziako Academia da lengua Galegaren sortzaileetakoa eta galiziar nazionalismoaren sortzaileetakoa izan zen Manuel Martínez Murgia oiartzuar jatorrikoa zen. Haren ama Concha Murguia oiartzuarra zen, gero Galiziara ezkondua. Jatorri hori eta lotura hori gogorarazteko bada Manuel Lekuona liburutegian, atarian, oroitarri edo plaka bat jarria.
Lehenago ere beste zenbaitetan egin izan duten bezala, gure herrian, Oiartzunen, eta inguruko beste herri batzuetan bizi diren galiziar jatorriko herritar batzuek, aurten ere omenezko eta oroitzapenezko ekitaldi bat egin nahi dute esan den egunean, eta lore eskaintza bat egin oroitarri haren aurrean, kultur etxean.
Oiartzungo Udalak ere, begi onez ikusirik eta gogoz, parte hartuko du ekitaldi horretan eta udal ordezkariak han izango dira.
Programa xume bat eratu da ekitaldi horretarako:
12:00 ekitaldiaren sustatzaileen eta Oiartzungo herritar eta udal ordezkarien arteko agurra Kontsejupean, arkupeetan.
12:00 “Novas Fontes” gaita-jotzaile taldeak eta Oiartzungo Txistularien laguntzarekin ibilbidea egingo da San Juan kalean goiti Manuel Lekuona liburutegiraino.
12:10 Concha Murguiaren oroitarriaren aurrean Xose Estevez historialari eta irakasleak poema bat irakurriko du galizieraz eta euskaraz. Udal ordezkari batek adierazpen bat egingo du.
12:20 Gaita-jotzaileek eta txistulariek ekingo diote berriro eta San Juan kalean beheiti kontsejupera itzultzea egingo da.
Oiartzungo udalak gonbitea luzatzen die herritarrei, ekitaldi honetara hurbil daitezen.