Agenda
Web Zerbitzuak
- Lehiaketak/Kontratazioak
- Enplegua
- Udal liburutegia
- Gizarte Zerbitzuak
- Albisteak
- Argitalpenak
- Eskaerak
- Udal proiektuak
- Araudia, ordenantzak
Oiartzuni Buruz
- Informazioa Orokorra
- Historia
- Oiartzuarrak
- Turismoa
- Kultura
- Argazki galeria
- Kale izendegia
- Telefono interesgarriak
Oiartzungo Udala
- Udal Departamentuak
- Udaltzaingoa
- Zerga Egutegia
- Aurrekontuak
- Udal aktak
- Antolakuntza
- Erakundeak
Oiartzuarrak / Oiartzungo segalaria, segarekiko grina piztu nahian
Bixente Mitxelena bisitan izan genuen Haurtzaro Ikastolako 4. DBHko prentsa tailerrean. 34 urteko segalari gaztea da Bixente Mitxelena. Oiartzuarra, Gurutzeko bizilaguna. Sega du afizio, eta hainbat txapel irabazi ditu kirol horretan. Dioenez, ordea, egungo gazteek ez dugu jarraitu nahi kirol horretan. Segaz gain gogoko ditu futbola, eskubaloia eta, oro har, herri kirolak.
Zenbat urterekin hasi zinen segan?
11-12 urterekin ikasi nuen segan, baina lehian 23 urte nituela hasi nintzen.
Beharrak edo zaletasunak bultzatuta, nola ikasi zenuen zuk segan?
Nik gaztetxotan kirola egiten nuen, eta garai hartan errazena guretzat herri kirola egitea zen, horregatik aukeratu nuen sega. Bestela ere baserritarra naiz, eta behiei emateko belarra moztu egin behar izaten genuen.
Familian zure aurretik izan zen segalaririk?
Lau anaia gara, ni denen artean gazteena. Hiru anaiak festetan eta ibili izan dira segan. Haiengatik ikasi nuen nik.
Kontaiguzu, Bixente, segarako zaletasun handia al dago Oiartzunen?
Zer edo zer bai, baina gutxi. Iaz, esaterako, bi lagun ibili ginen, Iñaki Aburuza eta biok. Aurten ni bakarrik nabil. Hala ere, gazteren bat ikasten ari dela uste dut…
Zein etorkizun ikusten diozu kirol honi?
Ez du etorkizun handirik. Dagoeneko ez da gure erremintarik egiten eta gazteek, oro har, ez dakite segan, eta ez dute ikasteko gogorik…
Eta zer esango zeniguke gazteoi kirol honetan saiatzen has gaitezen?
Probatzeko, behin hasiz gero beste edozein kirol bezalakoa da. Dena ez da ba futbola izango…
Zenbat txapelketatan parte hartu duzu?
Urtean hiru txapelketa izaten dira, Gipuzkoakoa, Euskal Herrikoa eta Europakoa. Txapelketa horietan 10 urtez parte hartu dut.
Zein palmares duzu?
Hiru Euskal Herriko txapelketa, hiru Gipuzkoako, bi Europako eta gazte mailako batzuk irabazi ditut nire jardun osoan.
Zein da zure helburua?
Txapelketak jokatzea, eta ahal bada, irabaztea.
Zein da inoiz ezagutu duzun segalaririk onena?
Nik ezagututakoen artean ez dut dudarik, onena Joxe Gabilondo izan da.
Kirol garestia al da sega?
Garestia ez da, baina ez dago irabazirik. Irabazia baino gehiago gastuak dira. Kirol hau afizioz egiten da. Ez du inondik inora ere bizitzeko ematen. Irabazitako dena gastatzen da.
Entrenatzailerik ba duzu?
Entrenatzaile berezirik ez¿ hemen norbera da entrenatzailea. Hala ere, medikuren bat edo prestatzaileren bat izaten dut tarteka laguntzaile.
Zenbat orduz entrenatzen zara egunean?
Astean sei egun, saio bakoitzean ordu eta erdi.
Neskak ibiltzen dira segan?
Bai. Europako irabazlea, esaterako, Ibarrako neska bat da.
Segarako zer da hobea, belar bustia edo belar lehorra?
Lehia kiloka bada, belar bustia askoz ere hobea da, pisu gehiago hartzen baitu. Baina lehiaketa metrotan bada –ea zeinek mozten duen belar eremu zabalena–, belar lehorra hobea da, askoz ere errazago mozten baita.
Kirol gogorra da sega?
Oso gogorra. Besoak, gerria, hankak… Dena erabili behar duzu.
Hiru urteko semea duzu, gustatuko litzaizuke segalari izatea?
Oso txikia da oraindik. Baina gutxienez segan ikastea bai, gustatuko litzaidake.
Lorategi edo sororik bai etxean? Nola mozten duzu bertako belarra?
Gehienetan segarekin.
Haurtzaroko DBH 4. mailako Prentsa tailerreko ikasleak