INFORMAZIOA
Deskribapena
- Web-eko informazioa, bideratzen ari den plangintzari eta jendaurrean jartzeko aldiei buruzkoa.
- Intereseko egutegiei buruzko informazioa.
- Eskabideak, lizentziak eta baimenak aurkezteko ereduei buruzko informazioa.
- Aurkeztu beharreko agirien eta jarraitu beharreko prozeduren inguruko laguntza.
- Udalerriko eraikin, orube, lursail, eremu edo hirigintza-zona jakin baten erabilera- eta eraikuntza-araubideari buruzko kontsultak.
- Herritarrarentzat interesekoak diren obrak, jarduerak, etab. baimentzeko espedienteei buruzko kontsulta.
- Indarrean dauden hirigintza-planei buruzko kontsulta.
- Udalaren sustapen-proiektuei buruzko kontsulta.
- Hirigintza-lizentzien zerga-alderdiei buruzko kontsulta.
Hartzaileak
Zerbitzuarekin lotutako gaien inguruko informazioa jaso nahi duen edozein oiartzuar. Informazio horretan, besteak beste, hirigintzari buruzko baldintzak biltzen dira (lursail, orube, eraikin, eremu, poligono eta abarren hirigintza-araubidea).
Baldintzak
- Ez dago eperik edo baldintza berezirik informazio-eskaerak aurkezteko.
- Nolanahi ere, erantzun pertsonala jasotzeko, beharrezkoa da izen-abizenak, helbidea eta harremanetan jartzeko beste datu batzuk adieraztea, ondorengo jakinarazpenetarako.
Eskatzeko epea
Ez dago baldintza berezirik informazio-eskaerak aurkezteko, ez eta eperik ere informazioa jasotzeko.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Bada eskaera-eredu bat eskuragarri Udalaren Erregistro Orokorrean. Inprimaki hori baliagarria izango da informazio-eskaerak, kexak eta iradokizunak aurkezteko, edota baimena eskatzeko asmoz aurkezten den proiektuari eransteko.
- Inolako formaturik gabeko idatzia ere baliozkoa da, baldin eta eskatzailearen datuak eta eskaeraren edukia jasotzen badira.
Ebazteko epea
Informazio-eskaerei ahalik eta eperik laburrenean erantzungo zaie, unean uneko lan-bolumenaren arabera betiere.
Jaso beharreko agiriak
- Idatzia jaso izanaren agiria; hura ebazteko epea nahiz, hala badagokio, isiltasuna edo erantzunik eza adierazita. Agiri hori bidaltzen da legerian hala araututa dagoelako eta Udalak eskakizun hori nahitaez bete behar duelako.
- Egindako eskaeraren erantzuna. Erantzuna baiezkoa edo ezezkoa izan daiteke. Beste batzuetan, berriz, partikularrari informazio gehiago ekar dezan edo agiri osagarriak aurkez ditzan eskatzera mugatu daiteke.
Prozedurak
Partikularraren idatzia jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura funtsean beti bera da:
- Teknikari eskudunaren txostena. Teknikari eskuduna udal-arkitektoa izan ohi da. Hala ere, zenbaitetan, beste batzuen laguntza izan dezake, hala nola, mendi-teknikariarena, aparejadorearena, aholkulari juridikoarena, etab.
- Hirigintza Batzordearen irizpena. Batzordea udal-talde guztietako zinegotziek osatzen dute, eta ebazteko eskumena duen udal-organoari helarazi beharreko ebazpen-proposamena egiteaz arduratzen da.
- Organo eskudunaren ebazpena. Alkateak, Tokiko Gobernu Batzordeak nahiz Udalbatzak ebatziko du, dagokion gaiaren arabera. Hirigintza-gaietan, obra txikiak eta informazio-eskaerak Alkatetzaren edo zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebazten dira, obra handiei eta jarduerei buruzko erabakiak Tokiko Gobernu Batzordeak hatzen ditu, eta hirigintza-planei buruzkoak Udalbatzak.
- Ebazteko denbora, besteak beste, horren arabera dago. Izan ere, Udalbatza hilean behin biltzen da, eta Tokiko Gobernu Batzordea hamabost egunean behin.
- Partikularrari jakinaraztea. Jakinarazpen horretan, hala badagokio, ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtsoen berri eman, eta horiek aurkezteko epea eta organoa zein diren adierazi behar zaio. Informazio-eskaerak jasotzeko izapide-egintzen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Araudia
Hirigintza-legeria orokorraz gain, Oiartzunen, udalerri osorako plangintza-dokumentu orokorra dago onartuta. Dokumentu hori 1991ko ekainaren 25eko Arau Subsidiarioek, eta horiek garatzeko izapidetu diren plan partzialek eta bereziek osatzen dute.
Hirigintzan: Done Eztebe plaza, 8 - Txipitone. 20180 OIARTZUN - Telefonoa: 943 490377 Faxa: 943 491405
Ordutegia: Urteko egunero, 8:00tik 14:00etara