Prozedura
___________________
Informazioa
___________________
Lizentziak tramitatu
___________________
Obra txikiak
___________________
Hirigintza garapena
___________________
Salaketen tramitazioa
___________________
Harremana
___________________
LIZENTZIAK TRAMITATU
Deskribapena
Obra-lizentzietarako eta bestelako baimenetarako eskaerak jasotzea.
Aurretiaz beste administrazio baten txostena behar duten jardueretarako eskaerak jasotzea (Aldundiko Errepide Departamentuaren eta Landa Garapenerako Departamentuaren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren, Osakidetzaren eta abarren baimenak).
Hartzaileak
Lursail edo zona jakin baten hirigintza-baldintzak zein diren jakin nahi duen edozein oiartzuar, eta jardun zehatz baterako baimena eskatu nahi duen edonor.
Baldintzak
Eskatzeko epea
Lizentziak eta baimenak eskatzeko, printzipioz, ez dago eperik. Nolanahi ere, lursail edo hirigintza-zona bakoitzari dagokion araudia ezagutzea komeni da, hirigintza-planek indarraldi jakin bat izan ohi dute eta.
Aurkeztu beharreko agiriak
Inolako formaturik gabeko idatzia ere baliozkoa da, baldin eta eskatzailearen datuak eta eskaeraren edukia jasotzen badira.
Ebazteko epea
Obra txikirako lizentzia-eskaerak hilabetean ebatziko dira, obra handirakoak eta bestelako baimenak hiru hilabetetan, eta jarduera gogaikarrietarakoak sei hilabetetan.
Jaso beharreko agiriak
Administrazio isiltasunaren ondorioak
Ebazteko epea igaro ondoren arrazoitutako erantzunik jaso gabe, "administrazio-isiltasuna" delakoa sortzen da.
Oro har, hirigintza-gaietan isiltasunak ondorio positiboa du, hau da, partikularrak egindako eskaeraren aldekoa da.
Hala ere, kontuan izan behar da isiltasunik ez dela egongo epea eten egiten bada partikularrari informazio osagarria eskatzeagatik, edota bestelako administrazio batek nahitaezko txostenen bat emateko zain egonez gero (batez ere, jarduerekin, ingurumenarekin eta hirigintza-planekin zerikusia duten gaietan).
Gainera, hirigintzari buruzko legeak ezartzen du isiltasunak ez duela aldeko ondoriorik izango, indarrean dauden legeetan eta planetan ezarritakoaren kaltetan baldin bada.
Prozedurak
Partikularraren idatzia jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura funtsean beti bera da:
Teknikari eskudunaren txostena. Teknikari eskuduna udal-arkitektoa izan ohi da. Hala ere, zenbaitetan, beste batzuen laguntza izan dezake, hala nola, mendi-teknikariarena, aparejadorearena, aholkulari juridikoarena, etab.
Errekurtsoak
Eskaera behin betiko ebatziko duten erabakien aurkako errekurtsoak dagokion auzitegian aurkeztu ahal izango dira, gehien-gehienetan Donostiako Epaitegian, jakinarazpenetik bi hilabeteko epean.
Dena den, nahi izanez gero, Udalean bertan berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, jakinarazpenetik hilabeteko epean. Errekurtso hori gaia berriro planteatzeko eskaera antzeko bat da, ebazpena eman duen organoari berari egiten zaiona.
Administrazio-errekurtso hori baliatuz gero, epaitegian errekurtsoa aurkezteko epea atzeratu egingo da, Udalak berriz ere ebatzi arte.
Araudia
Hirigintza-legeria orokorraz gain, Oiartzunen, udalerri osorako plangintza-dokumentu orokorra dago onartuta. Dokumentu hori 1991ko ekainaren 25eko Arau Subsidiarioek, eta horiek garatzeko izapidetu diren plan partzialek eta bereziek osatzen dute.