Hirigintza garapena

 

Prozedura
___________________

Informazioa
___________________

Lizentziak tramitatu
___________________

Obra txikiak
___________________

Hirigintza garapenao
___________________

Salaketen tramitazioa
___________________

Harremana
___________________

 

 

HIRIGINTZAKO ESKAEREN AURREKO PROZESUEN DEFINIZIOA

Esquema del proceso para el desarrollo urbanístico

Honako grafiko hau "Lotura "honetan klik eginez tamainu handiagoan ikus dezakezu. Kanpo lotura bat da.

Deskribapena

Obra-eskaerak jaso eta bideratzea, eta, ondoren, ebaztea.

Hartzaileak

Berariazko jardun baterako baimena eskatu nahi duen edozein oiartzuar.

Baldintzak

Eskatzeko epea

Lizentziak eta baimenak eskatzeko, printzipioz, ez dago eperik. Nolanahi ere, lursail edo hirigintza-zona bakoitzari dagokion araudia ezagutzea komeni da, hirigintza-planek indarraldi jakin bat izan ohi dute eta.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ebazteko epea

Jaso beharreko agiriak

Administrazio isiltasunaren ondorioak

Ebazteko epea igaro ondoren arrazoitutako erantzunik jaso gabe, "administrazio-isiltasuna" delakoa sortzen da.

Oro har, hirigintza-gaietan isiltasunak ondorio positiboa du, hau da, partikularrak egindako eskaeraren aldekoa da.

Hala ere, kontuan izan behar da isiltasunik ez dela egongo epea eten egiten bada partikularrari informazio osagarria eskatzeagatik, edota bestelako administrazio batek nahitaezko txostenen bat emateko zain egonez gero (batez ere, jarduerekin, ingurumenarekin eta hirigintza-planekin zerikusia duten gaietan).

Gainera, hirigintzari buruzko legeak ezartzen du isiltasunak ez duela aldeko ondoriorik izango, indarrean dauden legeetan eta planetan ezarritakoaren kaltetan baldin bada.

Prozedurak

Partikularraren idatzia jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura funtsean beti bera da:

Errekurtsoak

Eskaera behin betiko ebatziko duten erabakien aurkako errekurtsoak dagokion auzitegian aurkeztu ahal izango dira, gehien-gehienetan Donostiako Epaitegian, jakinarazpenetik bi hilabeteko epean.

Dena den, nahi izanez gero, Udalean bertan berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, jakinarazpenetik hilabeteko epean. Errekurtso hori gaia berriro planteatzeko eskaera antzeko bat da, ebazpena eman duen organoari berari egiten zaiona.

Administrazio-errekurtso hori baliatuz gero, epaitegian errekurtsoa aurkezteko epea atzeratu egingo da, Udalak berriz ere ebatzi arte.

Araudia

Hirigintza-legeria orokorraz gain, Oiartzunen, udalerri osorako plangintza-dokumentu orokorra dago onartuta. Dokumentu hori 1991ko ekainaren 25eko Arau Subsidiarioek, eta horiek garatzeko izapidetu diren plan partzialek eta bereziek osatzen dute.

Hirigintzan: Done Eztebe plaza, 8 - Txipitone. 20180 OIARTZUN - Telefonoa: 943 490377 Faxa: 943 491405
Ordutegia: Urteko egunero, 8:00tik 14:00etara