Hasiera| Harremana
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

CICERONE

CICERONE Autogidatze Sistemak zure sakelako telefonoaren laguntzaz Oarsoaldea eskualdea ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Seinalatutako gunera heltzean telefonoan 943261200 zenbakia sakatu eta itxaron doinu labur bat entzun arte. Sakatu ondoren guneari dagokion zenbakia eta entzun nahi duzun hizkuntzari dagokiona. Era honetan ikusten ari zaren kultur ondare nahiz natur ondareari buruzko xehetasunak ezagutu ahal izango dituzu. Deituz gero, gainera, egunean eguneko ekitaldien egitaraua jasoko duzu zure telefonoan Turismo Bulegotik bidalitako SMS mezu baten bitartez.

Oiartzunen kokatuak dauden Cicerone puntuak:

  • Aiako Harria Parke Naturala
  • Arditurriko Meatze Gunea
  • Arditurriko Bidegorria
  • Hirigune Historikoa
  • Iturriotz Dorretxea
  • Lartaungo San Esteban Eliza
  • San Juan Kapila
  • Ozentzio ermita