Udaltzaingoa informatzen
___________________
Jasotako animaliak
___________________
Goardiako farmazia
___________________
Isunen alegazioa
___________________
Bide heziketa
___________________
Harremana
___________________
Isunen alegazioa
Udaltzainak era zuzen eta formal batean jakinarazitako isuna, hurrengo 3 egunetan ordainduta % 50eko deskontua aplikatuko zaio, hurrengo 27 egun naturaletan ordaindu ezkero %30eko deskontua izanen du dagokion kopuruarekiko.
Isuna ordaintzeak alegazioak egitearen eskubideari uko egitea eta bide administratiboari amaiera ematea suposatuko du.
Isuna ordaintzeak ez du suposatzen aldiz, beste neurri batzuei errekurtsoak planteatzeari muzin egitea, hala nola gida baimenaren erretiratzea, autoaren depositua e.a.
ALEGAZIOAK:
Herritar bat isunarekin ados ez badago eta ordaindu nahi ez badu, isunaren jakinarazpenetik 15 lan eguneko epea dago administrazioan idazki bat aurkezteko behar diren defentsa alegazio guztiekin.
Alegazioa aurkeztean administrazioa behartua dago frogen bidez salaketaren egiatasuna demostratzea, administratuari erantzun bat emanez.
Idazki honi “alegazio plegua” artxiboa erantsi behar zaio.Lotura honetan
alegazioen orria jeitsi dezakezu (kanpo lotura)
<< enviar multas >>
Dokumentua zure ordenagailuan bete dezakezu, baina nahitaez inprimitu eta udaletxera ekarri behar duzu. Zuzenean jaso ez diren eta dagokion sarrera zigilua ez duten dokumentuek (fax edo e-postaz bidaliek) ez dute baliorik.